AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-01-08

EH Bilduren Mahai Politikoak ohiko bilera egin du, gaur goizean, Donostian. Besteak beste, honako erabakia hartu du Mahai Politikoak: Oihana Etxebarrieta hauteskunde kanpainako bozeramaile izendatzea.

Oihana Etxebarrieta Legrand Bilbon bizi den 36 urteko (1987) hondarribiarra da. Kazetaria ikasketaz, mugimendu feministako kidea gazte-gaztetatik eta 2016tik Eusko Legebiltzarrean parlamentaria. Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa menperatzen ditu eta Giza Eskubideen, Berdintasun eta Justizia Batzordeko zein Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordeko kidea da. EH Bilduko Idazkaritza Feministako arduraduna da. Politika ulertzeko eta egiteko modu berrituekin konprometituta dago eta gobernantza feministaren sustatzaile eta teorizatzailea da. Hala, herri honek aurrez aurre dituen erronkei erantzuteko zein ziklo politiko berrian premiazkoak izango diren praktika politikoak gorpuzteko ardura izango du.