EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Ara Mesek Orain Errepublikak koalizioa sinatu eta aurkeztu dute, gaur eguerdian, Bartzelonan. Atzo egindako bozketan, EH Bilduren oinarriek Mahai Politikoaren proposamena berretsi zuten, botoen % 94,37rekin ( % 3,72k kontra bozkatu du, eta % 1,91k, zuri); gaur, Pernando Barrena hautagaiak koalizioa sinatu eta aurkeztu du Bartzelonan. Bartzelonan egin den ekitaldian Barrenarekin batera izan dira: Oriol Junqueras, ERCko presidentea; Ruben Cela, BNGko nazioarteko harremanetarako arduraduna eta zuzendaritzako kidea; Mateu Matas, Ara Meseko koordinatzailea.
Pernando Barrena, EH Bilduko hautagaiak adierazi duenez, «Europara zabalduko dugu Estatu mailan dugun lankidetza akordioa: agenda soziala, herrien autodeterminazioa eta ultraeskuinaren kontrako borroka azkartzeko».
.@pernandobarrena: «Europara zabalduko dugu Estatu mailan dugun lankidetza akordioa: agenda soziala, herrien autodeterminazioa eta ultraeskuinaren kontrako borroka azkartzeko».
— EH Bildu (@ehbildu) March 28, 2024
EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Ara Mesek Orain Errepublikak koalizioa sinatu eta aurkeztu dute. pic.twitter.com/AchyjVzneE