EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Arnaldo Otegi, elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadin, eta bertan baloratu dute Pedro Sanchezek argitaratutako gutuna. «Espainiako sistema judizialak etengabe erabiltzen du lawfarea. Eta markoak ultraeskuinari erosten zaizkionean, azkenerako animatzen da epaileren bat. Guk ez diogu eskuinari biderik emango», adierazi du.