Astearte honetan Turkiak 50 ekintzaile kurdu baino gehiago atxilotu ditu Amed eta Antep-en, gehienak emakumeak. Atxilotutako emakumeen artean HDPko Betül Yaşar Diyadin-eko lehendakarikidea, Ayşe Gökkan TJA Emakume Askeen Mugimenduaren bozeramailea, Ayşe Güney Emakume Kazetarien Plataformako bozeramailea, Hayriye Demir 70 urteko Bakearen Ama, Elif Haran MED TUHAD-FED preso politikoei laguntzen dion erakundearen lehendakarikidea, Hatun Yıldız Hegoaldeko HPDko lehendakarikidea eta Musa Aydın Gaziantep probintziako HDPko lehendakarikideak daude.
Emakumeen aurkako atxiloketak Turkiako AKP eta MHPren politika misoginoen erakusle dira. Izan ere, atxilotutako emakumeak TJA Emakume Askeen Mugimenduaren babesean emakumeen parte-hartzea eta ikusgaitasuna bultzatzen dute politikan, komunikabideetan eta sindikatuetan. Atxiloketa hauek AKP eta MHPen aliantza indartzea dute helburu, azken boladan ahulduta.
EH Bilduk atxiloketak gaitzesten ditu. Era berean atxilotuei eta beren familia eta lagunei gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu. Horrez gain, Euskal Herrian, atxiloketen aurkako eta Herri Kurduen aldeko elkartasun ekimenetan parte-hartzera animatu nahi zaituztegu.