AKTUALITATEA

| 2020-03-21

Koronabirusen krisia eragin handia izaten ari da kartzelaratutako pertsonen gainean. Baimenak galtzen ari dira, moduloetan konfinatuak izaten ari dira, familiarrekin komunikaziorik gabe eta gaixotasuna kartzeletan barreiatzeko arriskupean aurkitzen dira. Inork ez du ukatzen kartzelako higiene egoera eta osasun baliabideak oso urriak direla.

Ez dago zalantzarik ezta ere neurri zorrotzak hartzea beharrezkoa dela, birusaren hedapena saihesteko. Izan ere, preso politikoek eta familiarren elkarteak eskatu zieten euren senideei bidaiarik ez egitea, kartzelak ixteko neurriak hartu aurretik. Egoera hau, gainera, isolamenduaren 15 egunetako muga horretatik gaindi luzatu daiteke, gobernuko arduradunek adierazten duten moduan.

Testuinguru honetan, EHBilduk uste du kutsatzea saihesteko eskubideak murrizten dituzten neurriez gain Kartzela Erakundeen Idazkaritza Orokorrak bestelako neurri alternatiboak hartu behar dituela, gizarte osoaren osasuna eta zehazkiago presoen osasuna bermatuz eta baita ere euren eskubide penitentziarioak babestuz. Salbuespen egoera honek ezin du ahalbidetu kaleratze datak luzatzea, irteera baimenak bertan behera uztea eta presoen ibilbide penitentziariak oztopatzea.

Bereziki, kaleratzeko baimenen eskubidea duten presoak, baldintzapeko askatasuna egikaritzeko eskubidea dutenak edo adin txikiko umeen kargua duten emakumeen kasuetan, askatasun mugatuan geratu daitezke, beharrezkoa diren segurtasun neurriekin eta etxeko konfinamenduan, gainontzeko herritarrak bezala.

Osasun krisi honek larriagotzen du oraindik gehiago gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen egoera, edo baita ere 70 urteetatik gorako adina dutenak. Legeak pertsona hauen kaleratzea aurrikusten du. Testuinguru honetan, guztiz lehentasunezkoa da bere askatasuna, kartzelak baino egoera osasungarriagoa duten euren etxeetan egon daitezen, profilaxi- eta zaintza baldintza egokietan egon daitezen.

EHBilduk uste du neurri hauek lagungarriak izan daitezkeela birusaren hedapena saihesteko kartzeletan eta espetxetako osasun baliabide urriak eta tentsioa arintzeko, presoen errotze familiar eta soziala indartzearekin batera.