Albisteak

EH Bilduren Mahai Politikoak erabaki du Idurre Bideguren proposatzea senatari autonomiko izateko


Kongresuko diputatu izatera pasako den Jon Iñarrituren lekua hartuko du azken bi legealditan Bermeoko alkatea izandakoak. Gasteizko Parlamentuan maiatzaren 30ean egingo den osoko bilkuran izendatuko dute Bideguren senatari autonomikoa.

EH Bildu | 2019-05-13 21:12:00

Ohiko bilera egin du gaur EH Bilduren Mahai Politikoak, eta bertan erabaki du Idurre Bideguren proposatzea senatari autonomikoa izateko. Era horretara, Kongresuko diputatu izatera pasako den Jon Iñarrituren lekua hartuko du azken bi legealditan Bermeoko alkatea izandakoak. Gasteizko Parlamentuan maiatzaren 30ean egingo den osoko bilkuran izendatuko dute Bideguren senatari autonomikoa.

Bestalde, Kongresuan eta Senatuan EH Bildu ordezkatuko duten diputatuek eta senatariek bilera egin dute, gaur arratsaldean, Donostian, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegirekin eta politika instituzionaleko arduradun Marian Beitialarrangoitiarekin. Egoera politikoa aztertzearekin batera, hurrengo legealdian Madrilgo Kongresuan eta Senatuan egingo duten lana prestatzen hasi dira EH Bilduko kideak.