Albisteak

EH Bilduk 2020ko aurrekontuen proiektua zuzentzeko proposamena helarazi dio Jaurlaritzari


Maddalen Iriartek berretsi du EAJ-PSEren aurrekontuak aurrekoen bide beretik doazela, hobera egin gabe, eta egiturazko aldaketen beharra aldarrikatu du.

EH Bildu | 2019-11-26 14:50:00

Honako hauek dira EH Bilduren proposamenaren sei ardatzak (proposamen osoa PDF formatuan):
1. Kalitatezko enplegua: prekarizazio orokorraren aurka, 1.200 euroko gutxieneko soldata.
2. Berrikuntza eta Industria: lidergoa gure industria errotu eta etorkizuna irabazteko.
3. Pentsio publikoak: eskubidea indartu eta zabaldu, eredu propioa helburu.
4. Larrialdi klimatikoa: tokian tokiko proiektuak sustatu, eraldaketarako giltza.
5. Berdintasuna: zaintza lana aitortu, duindu eta arautzea, betebehar publikoa.
6. Sustapen eta babeserako neurri bereziak.