AKTUALITATEA

| 2020-06-14

Gaurko egunez duela 50 urte, desagertarazi zuten Sahararen Askapenerako Mugimendu berriaren liderra zen, Mohamed Sidi Brahim “Bassiri”. Aurreko egunak historikoak izan ziren Aaiunen, inoizko manifestazio handiena egin bait zen administrazio Kolonialaren aurka.

Mendebaldeko Sahara Espainiaren kolonia bat zen artean, 53. probintzia, eta sahararrek okupazioaren kontra egiten zuten lehen ekitaldia zen. Juan de Austria Legio konpainia oldartu zitzaien manifestariei eta Zemlako sarraskia bezala ere ezaguna den gertaera eman zen; manifestarien kontrako tiroketaren ondotik, inork ez daki zehazki zenbat izan ziren hildakoak, zaurituak eta kartzelatuak.

1970eko ekainaren 17ko gau hartan, Bassiri atxilotu zuen poliziak, kartzelan galdekatu eta torturatu egin zutela diote bera ikusi ahal izan zuten azken pertsonek. Orduz geroztik, ez dago bere berririk.

Orduan eta gaur egun ere estatu espainiarra da Mendebaldeko Saharako administrazio arduraduna eta berari dagokiola uste dugu, gertakari haien argiketa egitea. Baita sarraski hartako biktimekin justizia egitea ere.

Horregaitik gaurko egunez hainbat galdera erregistratuko ditugu Madrilen eta datozen egunetan beste ekimen batzuen berri emango dugu, Espainiako gobernuari Bassiriren desagerpena argitzeko esakatu eta dagokion ardura onartu dezan.