AKTUALITATEA

| 2019-05-04

Orain dela urte bat, 2018ko maiatzaren 4ean, Arnagako Adierazpena eman zen ezagutzera Lapurdiko Kanbo herrian. Bide luze baten une historikoa izan zena, zailtasunez eta oztopoz beterikoa: operazio polizialak, atxiloketak eta bake prozesuari zailtasunak jarriz. Izan ere, Europako azken gatazka armatua gainditzeko ahalegin horretan eragile guztiek ez baitzuten behar bezalako ekarpena egin eta
jarrera eraikitzailea eduki.