Albisteak

Arnaldo Otegi “EH Bildu autoritarismoaren kontrako harresia da”

EH Bildu | 2020-06-28

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Cayetana Alvarez de Toledok EH Bildu ez bozkatzea eskatu duela gogorarazi eta boto masibo baterako deia egin du: “Beste arrazoiren bat gehiago behar duzue EH Bildu bozkatzeko?”.

“Faxismoaren aurrean ez du balio ekidistantea izatea”, gogorarazi dio Maddalen Iriartek Urkulluri

EH Bildu | 2020-06-27

Lehendakarigaiaren ustez, “faxismoari eman dakiokeen erantzunik onena 0 legebiltzarkidetan uztea da eta EH Bildu indartsu batekin bakarrik lortuko ditugu herri gisa aurrera egiteko tresna subiranoak”.

Iriarte: “Urkulluk zintzoa izan behar du eta jendeari esan behar dio guraizea noraino sartuko duen”

EH Bildu | 2020-06-26

EAJk irabaziz gero, murrizketak seguruak direla ohartarazi du Iriartek, eta alternatiba egon badagoela azpimarratu du, zerga erreforma baten bidez krisiaren faktura langileriak berriz ordaindu behar izan ez dezan.

Prekarietatea amaitzea, gazte eta emakumeei begira bereziki, lehentasuntzat izango duen gobernu bat osatzeko konpromisoa hartu du Iriartek

EH Bildu | 2020-06-26

Maddalen Iriarteren ustez, uztailaren 12an hautatu behar da: edo EAJren eredua, prekarietatera kondenatzen gaituena, edo EH Bildurena, segurtasuna ematen duena. 33.000 lanpostu sortu, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezarri eta alokairu publikoko 11.000 etxebizitza eskaintzeko plana azaldu du.

Herri honek norabide aldaketa behar duela uste duten guztiei aldaketa bakarra EH Bildu dela esan die Iriartek

EH Bildu | 2020-06-25

Maddalen Iriartek Gasteizen ireki du hauteskunde kanpaina, Arnaldo Otegi eta Mikel Oterorekin batera. Ezinbestekotzat jo du gauzak beste era batera egitea, pandemia, Zaldibar eta ustelkeria kasuak Urkullu eta EAJren kudeaketa eredua agorturik dagoela erakusten ari direlako.

Nor gara?

Burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko indarra da EH Bildu.

Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea dugu xede.

Helburu horiekin bat datozen alderdi edo sektore politiko eta pertsona guztien parte-hartzera gaude irekita.

Eskaintza politikoa

  • Euskal Herria nazioa da.
  • Euskal Herriak askatasun osoz erabaki behar du bere etorkizuna.
  • Euskal Herria, denontzat eraiki beharreko subjektua.
  • Euskal Herriak tresna politiko eta ekonomiko guztiak behar ditu.
  • Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna defendatzen dugu, oinarri demokratikoen parametroetan eta errealismo politikoan oinarrituta, eta aniztasuna errespetatuta.
  • Euskal Herria Europan. Herrien Europaren alde egiten dugu.
  • Euskal jendartea oinarrizko subjektu eta bermatzailea da euskal herritar guztien eskubide indibidual eta kolektibo guztiak onartzean oinarritutako bake eta normalizazio demokratikoko egoera baterako ahaleginean aurre egiteko, eta egoera hori lortzeko.
  • 1. Erabaki estrategikoak hartzeko zuzeneko demokrazia sustatu behar da, eta, horretarako, erreferendumak eta herri-kontsultak bultzatu eta egin behar dira.
  • 2. Parte-hartze sozialerako politikak landu eta parte-hartzean oinarritutako demokrazian sakondu beharra dago. Horretarako, kontuan hartuko da emakumeek gizonen aldean duten egoera asimetrikoa, eta berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko.
  • 3. Ordezkatuko gaituzten pertsonak herri-borondatearen kudeatzaile errealak izateko eredu bat garatu behar da.
  • Sektore estrategikoen kontrol publiko eta soziala sendotzea.
  • Zerga- eta jendarte-politika. Fiskalitate progresiboa, zerga-iruzurraren aurkako jardun eraginkorra eta zainketei, osasunari, hezkuntzari eta etxebizitzari lotutako zerbitzu publikoen unibertsaltasuna eta kalitatea bermatuko dituen gastu sozial bat eskatzen dugu.
  • Osasun-sistema. Herritar guztientzako kalitateko eta doako osasun-sistema unibertsal baten alde gaude.
  • Zainketa-zerbitzu publikoak. Egungo pribatizazio-prozesuaren aurrean, kalitateko zainketa-zerbitzu publiko bat bultzatuko dugu.
  • Lan Harremanen eta Jendarte Babesaren Euskal Esparrua. Euskal erakunde eta agente ekonomiko eta sozialei enplegu eta jendarte-babeseko politika burujabeak ezartzeko eskumen juridikoko tresnak edukitzea ahalbidetuko dien lan-harremanen euskal esparru bat eskatuko dugu.
  • Lan-eskubideen defentsa.
  • Elikadura-burujabetzaren babesa.
  • Ekonomia ekologizatzea. Energiaren aurrezpena eta iturri berriztagarri ekologikoen era-bilera lehenetsi behar dira, energia-sistema publiko batean oinarrituta.
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren babesa. Parte-hartze aktiboan, elkartasunean, ekitatean, inklusioan eta feminismoan oinarrituta egongo den eta pertsona guztien eskubideen indarra bultzatzea helburu bakar izango duen eredu baterantz egin behar da aurrera.
  • Diru publikoaren kudeaketa gardena eta optimizatua. Erakundeen kontrola bermatzeko eta diru publikoaren xahuketa eragozteko, egungo erakunde publikoak sinplifikatzea, bikoiztasuna saihestea eta gardentasuna bermatzea proposatzen dugu.
  • Produkzio-eredua. Euskal produkzio-sarean inbertitzea.
  • Gure ustez funtsezkoa da euskara normalizatzeko estrategia komun bat landu eta sendotzea, pertsona eleaniztunez osatuta egongo den eta XXI. mendeko euskal jendartearen kultura-aniztasuna errespetatuko duen Euskal Herri euskaldun bat lortzeko.
  • Emakumeek beren erabateko garapenerako beharrezkoak dituzten baldintzak bermatu eta patriarkatua gainditu beharko dugu jendarte benetan bidezko, zuzen eta demokratiko bat lortzeko bidean aurrera egiteko.
  • Euskal herritar guztiek dute kalitateko hezkuntza bat eta beren nahi eta gaitasunen araberako etengabeko prestakuntza bat jasotzeko eskubidea. Horretarako, hezkuntza-eredu propio bat defendatu behar dugu.
  • Gazteriak aldaketa politiko eta sozialaren protagonista eta eragile izan behar du, Euskal Herriaren oraina eta etorkizuna den heinean. Ildo horretan, konpromisoa hartzen dugu euskal gazteek gaur egun eremu guztietan bizi duten salbuespen-egoerari aurre egin eta irtenbidea emango dioten neurriak bultzatzeko eta gazteen antolaketa eta ahalduntzea sustatzeko, gazteek izan behar baitute, eta gazteek baino ez, hain beharrezkoak diren aldaketen protagonistak.
  • Konpromisoa hartzen dugu nazioarteko elkartasun-politika eraginkorrak egiteko, eta lan egingo dugu bidezko mundu solidario bat eraiki nahi duten indar politiko, sozial eta sindikal guztiekin, Europan zein mundu osoan aliantza eraginkorrak egituratzeko.
  • “Herritartasun unibertsal” kontzeptu inklusiboaren defentsa aktiboa egin nahi dugu. Kontzeptu horren arabera, pertsonak eskubideen eta erantzukizunen subjektuak dira gizaki diren neurrian. Hori dela-eta, pertsonei ezin zaie ezein eskubide kendu beren jatorri, arraza, sexu, etnia edo nazionalitateagatik, eta denok gara erantzule pertsona guztiek dituzten eskubide guztien erabilera bermatzeko garaian.