Arnaldo Otegi:
Hemen badago korrupzio kasu hipotetikoetatik haratago, operazio politiko sakon bat. Operazio politiko sakon eta estruktural bat. Hemen konferentzia episkopalak, sektore batzuk PSOEn, Guardia Zibilak eta judikaturak badute asmo bat: Erregimena salbatzea. Eta hori, kronograma eta kronologia pasatzen bada, nahiko agerikoa da. Aznarrek inauguratu zuen fase hori, eta Aznarrekin batera, nolabait ere martxan dagoena da helburu politiko zehatz bat duen operazio politiko sakon bat. Sakoneko helburu bat, gobernu horrekin bukatzea eta aukera leiho horrekin bukatzea. Hau da, nolabait ere aurrera egiteko egitasmo bat martxan jarri dezaken gobernu batekin bukatzea.
EH Bildurentzat, egoerari aurre egiteko egitasmo demokratiko benetan erradikal eta plurinazional bat da martxan jarri behar dena operazio horri aurre egiteko. Eta, gure ustez, egitasmo demokratiko, erradikal, herritar eta plurinazional horrek jaso behar duena da, lehenik eta behin, korrupzioarekin bukatzea, baina korrupzio sistemikoarekin bukatzea. Bigarrenik, egitasmo horrek alboratu behar du gehiengo bat inguratu behar du, gehiengo bat benetan egitasmo demokratiko baten inguruan. Eta egitasmo demokratiko hori da plurinazionala, demokratikoa eta herritarra.