AKTUALITATEA


| 2021-06-30 00:57:00

Mundu mailako klima-aldaketaren aurrean eta garraio eta mugikortasun arloan karbono isurtzea murrizteko asmoz, tokiko administrazioak garraio publikoa sustatu behar du eta, era berean, erraztasunak eman horrelako ibilgailu bat eskuratu nahi duenari.

Horretarako Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga araupetzen duen udal ordenantza fiskala aldatzea eskatzen dugu, ibilgailu elektriko eta hibridoei hobariak emanez. Gainera, zerga tarifa taula berria ezarri dugu, bidezkoagoa eta jasangarriagoa. Taula horretan gehiago kutsatzen duten ibilgailuek gehiago ordaindu beharko dute eta ez orain gertatzen ari den bezala, non ibilgailurik potente eta kutsagarrienek, proportzioan, askoz gutxiago ordaintzen duten.