Usurbil

Herri ikuspegiz aritzea, gure konpromisoa

| 2021-10-28 11:47:00

Aurten ere, iritsi zaigu herriko aurrekontuak lantzeko unea eta Euskal Herria Bildutik orain arteko norabide berdinean jarraitzen dugu lanean: Usurbil bizigarri, osasuntsu eta justuago bat eraikitzen. Orain dela aste batzuk, lehen pausoak eman genituen, 2022 urterako Ordenantza Fiskalak onartuta. Herritar zaurgarrienengan (pentsiodunak, gazteak, etorkinak...) jarri genuen begirada beste behin, eta inoiz ez bezalako apustua egin genuen, hobariak jasotzeko aukera nabarmen zabalduaz. Gainera, orain arte horretarako aukerarik ez zuten hainbat zerbitzuetan (haur eskola, Udajolas...), hobariak jasotzeko bidea ere zabaldu dugu. Hori guztia aberastasunaren birbanaketa printzipioak kontuan hartuz, hau da, gehiago duenak gehiago jarriaz.

Herritarrentzako onura garbia beraz, eta beste aurrerapauso bat jendarte justu eta inklusiboagoa lortzeko bidean. Usurbilgo Udalean parte hartzen duten beste bi alderdiek, hartutako erabakiaren dimentsioa kontuan izanda, neurria begi onez ikusi eta babestuko zutenaren esperantza genuen. Zoritxarrez, ez EAJ-k ez PSE-k  ez zuten gure egitasmoa babestu.

Udalbatzako gehiengoa izanagatik ere, herriak eta herritarrek bestelako mezu batzuk merezi dituztela iruditzen zaigu. Pandemiak ekarrita bizitako ziurgabetasun eta aurrekaririk gabeko egoerari gure herriak elkartasunetik modu eredugarrian erantzuten jakin duen heinean, elkarlana, akordioak eta ziurtasuna merezi ditugu usurbildarrok. Aitortu behar dugu batzuetan etsigarriak direla oposizioaren aldetik jasotzen ditugun erantzunak, baina aurrez esandako moduan, gure herrikideek, bestelako mezu batzuk merezi dituzte, eta horregatik, akordioak lortzeko saiakerarekin aurrera egingo dugu.

Euskal Herria, eta baita Usurbil ere, garai berri baten lekuko dira. 10 urte dira ETA-k bere jarduna eten zuela eta ezagutu berri dugun Aieteko adierazpena beste pauso garrantzitsu bat izan da. Egoera berri honek euskal politikagintzako egunerokotasunean bere isla izan beharko lukeela iruditzen zaigu, eta zorionez, apurka-apurka bada ere, lehen pentsaezinak ziren akordioak ikusten dira.

Horixe da guri gustatuko litzaigukeena. 2022ko Udal Aurrekontuen lanketan murgilduta gauden honetan, usurbildarrei alderdi ezberdinen arteko akordio bat iragartzeko gai izatea. Oraindik, paper zurien gainean lanean ari garen honetan ekarpenak/ideiak/proposamenak jaso eta partekatzeko prest gaude. Halaxe adierazi genien pasa den astean EAJ eta PSEri, haiekin izandako bileretan.

Herri ikuspegiz aritzeko konpromisoa dugu, eta akordioak bi norabidetan landu nahi ditugu: batetik, Usurbilgo udalbatza osatzen duten alderdien artean; eta, bestetik, herritar eta herriko eragileekin. Hori lortzeko, bilera sorta egingo du udal-gobernuak hurrengo asteetan, herri adostasun horiek josi ahal izateko. Aurreko urteetan egin bezala, auzoz auzo bilerak egingo ditugu azaroan zehar. Aurrekontuek badituzte mugak. Ezin guztiari tokia egin. Baina, gure legealdiko plana iparrorratz eta auzotarrekin eraikitzen ari garen elkarlana oinarri, horren zerbitzura atonduko ditugu 2022ko aurrekontuak.

 

--

Usurbilgo Euskal Herria Bildu

Usurbilgo Udaleko EH Bildu eta EAJ-PNVko ordezkarion adierazpena

| 2021-04-17 10:40:00

Gaur gure udalerriko hiritarren aurrean aurkezten garen alderdi politikook pertsona euskaldun presoei Espainiako Gobernuak aplikatzen dizkien politikei buruzko gure azterketa eta balioespena ezagutarazi nahi dizkiegu Espainiako Gobernuari eta euskal zein nafar iritzi publikoari.

Sinatzen dugun alderdiok, euskal erakunde gehienetan eta sindikatu gehienekin askotan adostu ditugun adierazpenetan honako hau eskatu izan dugu: “Espetxeetako Lege Orokorrak aurreikusten duena bete dadila, askatasunaz gabetzen duten zigorrak bete daitezen norbereingurunetik deserrotu gabe, birgizarteratzearen printzipioek adierazten duten moduan. Zentzu honetan, 2011 urtean ETAk jarduera armatua utzi zuenean irekitako denboraldi berriaren barruan honako hau adierazten dute: beharrezkoa dela beste espetxe politika bat, presoek beren gizarte eta familiako erroak dituzten lekuetatik urrun zigorrak bete beharra ekidingo duena. Politika berri horrek presoak bere familiarekin harremanak izatea erraztuko du eta adin txikikoseme-alaben ongizateari begiratuko dio, gurasoek haiekin egoteko duten eskubidea defendatuz”.

Covid-19ak eta konfinamenduak pandemia honek espetxeratuentzat dituen ondorioei buruzko eztabaida ireki dute. Hilabete hauetan ugariak izan dira erakunde politiko eta sozialen ekimenak, nazioarteko erakundeen gomendioak jarraituz, Europatik, Madriletik, Gasteizetik eta Iruñeatik eskaera hau egin dutenak: dagokien agintariek har ditzatela neurri espezifikoak pertsona presoei begira, haien osasun eta segurtasun baldintzak hobe daitezen eta hobera egin dezaten osasun krisialdiaren ondorioek bereziki ukitu dituzten legedi juridikoko eskubideek ere.

Zentzu honetan, bereziki garrantzitsua jotzen dugu 2020ko apirilaren 27ko Eusko Jaurlaritzaren proposamena, honako hau baieztatzen duena: Espetxeetako Lege Organiko Orokorraren 12.1artikuluaren arabera, Covid-19 izurritearen ondorioen testuinguruan eta osasun publikoa prebenitu eta babesteko helburuarekin, egitasmo orokor bat artikulatu behar da espetxeratu guztiak preso bakoitzaren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara hurbilduak izan daitezen”

Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustu garbia egindu. Hainbat modutako eta etengabeko eskaerak egin ditu, iraganeko logiken araberako espetxe politika behin betirako gainditu dadin.

Ondorioz, honako hau adierazi nahi dugu:

  1. 2011tik irekita dagoen errealitateari jarraiki, Espainiako Gobernuari helarazten diogu Euskadiko Autonomia Erkidegoko gizartearen eta adierazpen honen sinatzaileen sostengu osoa, pertsona euskaldun presoei legedi arrunt soila eta espetxe politika normalizatu bat aplikatzeko beharrezkoak diren urratsak ematea erabakitzen badu, aldatzear dugun iraganeko logiken araberako legedian oinarritutako egoera behin betiko gaindituz.
  2. Espetxeetako Lege Orokorrean aurreikusitakoa betetzea eskatzen dugu berriro ere, askatasunaz gabetzen duten zigorrak betetzean deserrotzerik gerta ez dadin. Askatasunaz gabetzen duten zigorrak familia eta gizarte sustraiak dituzten lekuetatikurrun betetzea ekidingo duen espetxe politika bat ezinbestekoa jotzen dugu.
  3. Premiazkotzat jotzen dugu egungo urruntze politikari amaiera ematea eta Covid-19arenegungo testuinguruan gure sostengua adierazten diegu honako egitasmo hau artikulatzera zuzendutako proposamen guztiei: espetxeratu guztiak orokorrean eta pertsona preso bakoitza, partikularrean, hurbil ditzatela beren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan Martutene, Basauri eta Zaballako espetxeetan birkokatzea dakar neurri horrek.
  4. Helburu hau betetzeak modu erabakigarrian esku hartuko luke euskal gizartean eta politikan iraganarekin lotutako etapa bat ixten eta aukera emango luke, biktima guztiak oroituz, bizikidetza demokratikoan ardaztutako orainaldiko eta etorkizuneko denboraldi berri bat eraikitzen.

Akordio hau Etxerat elkarteari helaraztea, konpromiso hau gizarteratzeko eta ezagutarazteko.

Amaitzeko, egoera hau jasaten ari diren pertsona presoen senitarteko eta adiskideeiezagutarazi nahiko genieke hartua dugun konpromisoa, aipatu helburua lortzen laguntzekobeharrezkoak diren urratsak ematekoa.

 

Sinatzaileak:

Usurbilgo Euskal Herria Bildu eta Usurbilgo Eusko Alderdi Jeltzalea - Partino Nacionalista Vasco

 

Begiak irekitzeko garaia da

| 2020-06-25 13:07:00

Iragan hurbila.

HARROPUZKERIA. Kazetariak: "Zergatik ez zoaz Zalbibarrera?" U.k, harro: "Ez naiz joango txiolari batzuengatik...". Agerian, trama ustel handi bat, zaborrak berak baino ustelagoa. Bi langile desagerturik, eta ebidentzia bat: agintari horiek interes ekonomikoak pertsonen eta osasunarengainetik jartzen dituzte.

USTELKERIA. Epaitegiak dira mintzo: De Miguel, Alonsotegi, Balentziaga, Bidegi... Kasu isolatuaketa puntualak ote dira? Ez, gaitz estrukturala da, eta oinarrian ondo finkatutako sareak daude, aginte-postuetatik kudeatzen direnak diru publikoa lagunen artean banatzeko.

AUTORITARISMOA. COVID-19aren krisiak nabarmen utzi du zein modu autoritarioan gobernatzen duen Gasteizko gobernuak. Ez dute onartu eragile politiko eta ekonomikoen mahairik. Ez dute eragile sozialekin kontrasterik egin nahi izan, ez eta herritarron iritzirik ere aintzat hartu.Bulego isolatuetan hartu dituzte erabakiak.

DESBIDERAKETA. Patrika pribatuek dute lehentasuna. Zerbitzu publikoak oso ahul agertu diren honetan (osasuna, zaintza, hezkuntza, euskara, kultura, eta abar), non jarri dute lehentasuna? Abiadura handiko trenaren edo Donostiako Metroaren obretan.

HONDAMENDIA. Bertatik bertara ikusi ditugu errauste-plantaren ketzarrak eta Arkaitzerrekako arrainak hilik. Herritarroi barruak nahastu zaizkigu, eta kezkaz bete burmuinak. Jaurlaritzakoeta Aldundiko agintariek, axolagabe, lehenbizi ikerketa oztopatu, gero ukatu, ondoren garrantzia kendu, eta bukatzeko azalpen sinestezina zabaldu dute. Kitto. Hori da gureganako duten errespetuaren neurria.

ESKASKERIA. Urkuiluk zer lortuko, eta Kantabriako mugaren irekiera bi egunez aurreratzea, sekulakobaliabide mediatiko-propagandistikoz hanpatuta. Txistea dirudi. Bien bitartean, EAEkoeuskaldunok ezin Nafarroara edo Iparraldera joan. Hori da Urkuiluren ikuspegia: nazionala? Ez,bakazionala. Txistea litzateke, horren atzean benetako ikuskera politikoa ez balego.

AHULTASUNA. Ikusi dugu nola berrogei urtez bete ezin izan den hala moduzko autonomia, bi egunetan desegin zen: harreman bilaterala bai (hala dira guztiak), baina ez berdinen artekoa.

Orainean, lehengo lepotik burua.

Krisi honek zer ikasia eman behar ligukeen arren, Gasteizko gobernuan daudenek oso jarduneta mezu kezkagarriak zabaldu dituzte dagoeneko. Petronorren, Euskal Herriko enpresa kutsatzaileenetakoan, ateratako argazkiak dena zioen irudi bakar batean: lehen bezala jarraituko dute aurrerantzean ere. Munduko herrialde aurreratuenek ekonomia ekologikoranzko trantsizioa premiazkotzat jotzen dutenean, hemen lehen bezala jarraituko dugu, larrialdi klimatikoari kasurik ez, eta natura hondatzen. Hori gutxi ez, eta zerbitzu publikoak eraginkorrago izan daitezen ez da inongo berrikuspenik planteatu. Esate baterako, epe motz-motzari begira, inork ba al daki zenbat baliabide eskainiko diren 2020-21eko ikasturtea ondo has dadin? Hezkuntza-komunitateak ba al du plan serio baten berririk? Antolatu al dira bitartekoak egoera desberdinetarako? Prestatu al dira irakasleak? Ez, ez eta ez. Deus ez. Nola ba? Orain lehentasuna hauteskundeak dira. Eta gero berandu izango da.

Etorkizuna.

Gauzak beste era batera egin daitezke. Usurbilen ikusi dugu zer den laguntza-sare komunitarioak eratzea, zer den behar handiena dutenei begira aritzea, zer den desberdinenarteko akordioak lortzea, zer den elkarlana. Ikusi dugu zer den herrigintzan aritzea. Hori da bidea: konpromiso kolektiboa, dinamika komunitarioak, ahulak bazterrean ez uztea, etakrisi-egoera latz honetatik ateratzeko sektore publikoa indartzea. EHBilduk horretan sinestendu. Kutxa batean sartzen den papera gauza hutsala da. Papertxo batek ez du, berez, mundua aldatuko. Baina desegoki erabiltzeak, edo ez erabiltzeak, gauzak dauden-daudenean utziko ditu. Eta ederki ikusi dugu zer den hori.

 

2020ko ekainaren 23an Noaua!ren 829.alean publikatutakoaren bertsio osoa.

AGUR ETA KOLORE JOSE LUIS!

| 2020-04-23 16:15:00

Kolpe gogorra jaso dugu gaur usurbildarrok, Euskal Herriak eta, oro har, kulturak Jose Luis Zumetaren heriotzaren berri izan dugunean.

Arte garaikidearen ikur, artista bizi eta emankorra izan da Zumeta. Gure herriaren imaginario kolketiboan ezinbesteko erreferentzia. Mila esker!

Aberri egunerako deia usurbildarrei

Atera euskal ikurrak etxeko balkoietara! eta parte hartu mosaiko erraldoian!

| 2020-04-10 18:49:00

ALBISTEAK

Aberri eguna 2020

2020-04-10 18:35:00

Usurbilgo Udalaren adierazpen instituzionala

Adiorik ez Joxe Ramon!

2020-04-02 14:00:00

Zorionak Usurbil!

2019-05-26 22:30:00

Herri Programa 2019-2023

2019-04-12 18:56:00