Arabako Lurralde Entzutegiak Orduñako Industrialdea sozietateko arduradun eta Arabako EAJren buruzagi izandako Alfredo de Miguel 13 urterako kartzela zigorrera kondenatu du eroskeria eta prebarikazioa leporatuta, epaileek gehienezko 9 urteko espetxealdia ezarri dutelarik. Zanbranan eta Miñanoko parke teknologikoan orube industrialen eta pabilioien salmentan komisioak kobratzeko sare baten buru gisa kondenatu dute buruzagi jeltzale ohia.
De Miguelek Miñanon milioika euro bidegabeki bereganatzen zituen bitartean Orduñako Industrialdea sozietatearen buru zen, izan ere gerente lanak egin zituen bertan 2005ko abuztua eta 2008ko otsaila bitartean. Erakundearen helburua enpresei orube industrialak eta pabilioiek saltzea zen.
Orduñako Industrialdea sozietateko arduradun zelarik De Miguelek, Urbanorma Consulting, Miñanon estalki gisa erabilitako enpresetako batekin aholkularitza kontratuak izenpetu zituen 2006ko uztailan, Urbanorma Consulting Jon Iñaki Echaburu kondenatuaren jabetzako enpresa zelarik. Urduñan izandako Modus Operandi beragatik justiziak bidegabeki milioika euro desbideratu dituztela adierazi berri du.
EAJk ez du argitu zein izan zen gaizkile honen papera udalak parte hartzen zuen sozietate publiko bat gidatzen zuenean. Gogoan izan behar dugu orduan Ricardo Gutiérrez alkateak eta beste zinegotzi batek parte hartzen zutela erakundearen zuzendaritzan.
Azkenean herriak ordaindu du arduradun publikoek udalerriko sustapen industriala mafia baten esku utzi izana.
Zoru eta pabilioi industrialen sustapenaren buruan herri honetan inoiz izandako ustelkeria sarerik handienaren buruzagia jarri izana urduñarrei zenbat kostatu zaigun jakin nahiko genuke.