Sopela

SOPELAKO EH BILDUREN ADIERAZPENA, HERRIAN GERTATUTAKO PINTADEN INGURUAN

Adierazpen honen bitartez, Sopelako EH Bilduk maiatzaren 14an herrian agertutako pintaden aurrean erabateko desadostasuna adierazi nahi du. EHBilduk, berriro ere, bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten du.

Adierazpena | 2020-05-15 22:21:00

Atzo maiatzaren 14an, gure herrian agertutako pintaden aurrean, Sopelako EH Bilduk erabateko desadostasuna adierazi nahi du. Mota honetako ekintzak lekuz kanpo daude. Ezkertiar eta independentistok hartutako bidearekin ez datoz bat, eta gure estrategiatik kanpo kokatzen diren ekintzak dira.

Pintada hauek Murciako-II kartzelan gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz presoaren testuinguruan egin dira. Maiatzaren 9, Covid-19aren krisia dela-eta, hainbat presok elkarretaratzea egin zuten kartzela honetan izandako eskubide murrizketak salatzeko. Elkarretaratzean parte hartu ondoren kartzelako zenbait arduradunek mehatxatu egin omen zuten Patxi Ruiz.

Patxi Ruizek eta beste hainbat euskal presok bizi duten egoera, dena delakoa izanda, gainditu beharrekoa daPNV, ERC, Junts per Catalunya, EH Bildu, Más País, CUP, BNG eta Compromís alderdi politikoek adierazi duten bezala, askatasunik gabeko pertsonen eskubide eskubideak errespetatzearen aldeko manifestuan.

Bizikidetzaren bide horretan sakondu ahal izateko, denon parte hartzea eta elkarrekin pausuak ematea beharrezkoa da eta horretarako, Sopelan izandako pintaketek ez dute laguntzen helburu hori lortzeko. EH Bilduk, berriro ere, bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten du, pertsona guztien eskubide guztien urraketak desagertu arte, preso politikoena barne.

Talka plana Sopelarako: EH Bilduren proposamenak

Maiatzaren 8an Sopelako Udaleko talde politiko desberdinak elkartu ziren Bozeramaileen Batzordean, COVID-19ren kontrako talka planaren nondik norakoak azaltzeko. Euskal Herria Bilduk hainbat proposamenak aurkeztu zituen, bai alor sozialean zein ekonomikoan.

COVID19,Talka Plana | 2020-05-10 12:17:00

 

EKARPENAK EGITEKO KONPROMISOA

Joan den apirilaren 30eko osoko bilkuran, Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko plana adosteko erabaki zuten udal taldeek. EH Bilduk konpromisoa hartu zuen, plan horri ekarpenak egiteko. Ez da lehen aldia krisi honetan proposamenak aurkeztu dituela ezkerreko talde subiranistak

Oraingo honetan ere, udal taldeen artean adostasun handiena lortzea du helburu EH Bilduren proposamenak. Agiri politikoa da aurkeztu dena eta beraz, udal teknikarien laguntza behar izango du bere garapen praktikorako. Esate baterako, planaren ekintzetan ez dira diru-partidak jaso. Edonola ere, talka plan honen nondik norakoak 2020ko maiatzean zehar adostea
beharrezkoa litzateke.

 

EKARPENEN ASMOA

Alos sozialean zein ekonomikoan eragitea da EH Bilduren asmoa: pertsonen beharrizanei erantzuna eman, herritarrei egoera berrira egokitzea lagunduz; bestetik, enpresa txiki eta ertainen, tokiko komertzio txikien eta profesional autonomoen beharrizanei erantzuna eman. Horretarako tresna, udal aurrekontua da, baina ez hori bakarrik. Ekintza batzuek ez baitute diru ekarpenik eskatzen. Esan beharra dago, antzeko neurriak martxan jartzen ari direla, esate baterako, Bilbon, Durangon, Errenterian edo Azpetian, besteak beste.

 

GIZARTEA BIZIBERRITZEKO NEURRIAK
1. Gizarte laguntzarako aurrekontuak handitu eta betekizunak
malgutu: pobrezia energetikoa; etxebizitzen alokairua; bereziki,
eskola materialaren erosketa.
2. Egutegi fiskal malgua.
3. Udal tasen eta zergen birkalkulua. Hobarien aplikazioa aztertu.
4. Alarma-aldian eskatutako prestaziorik gabeko kontziliaziobaimenetzat
laguntzak.
5. Larrialdietarako Gizarte Laguntzen inguruko komunikazio
kanpaina abian jartzea. Aurrekontua handitzeko eta oinarriak
malgutzeko eskaria bideratu Mankomunitatera, behar izanez
gero.
6. Janari bonoak kudeatu eta elkarlana elikadura bankuarekin
(Udalak berak janaria eta bestelako oinarrizko produktuak erosiz:
“larrialdi poltsa soziala”).
7. Udalak udalerriko elkarteekin dituen diru-laguntza izendunen
ezohiko gehikuntza edo malgutasuna, egitura finkoari eusteko.
8. Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria.
9. ERTEetako langabezi saria konpentsatzeko mekanismoa
habilitatzea.
10. Deskonfinamenduaren faseetan zehar: on-line kultur
programazioa eta kultur agenda alternatiboa (egoera berrira
moldatuta). Adinekoei eta Euskarari arreta berezia.
11. Sopela eta Larrabasterrako jaiak atzeratu iraila edo urria
aldera, herri eta merkatal eragileekin adostuta: jai batzordea,
koadrilak, merkatarien elkartea eta abar.
12. Datorren ikasturtean Sopelako hezkuntza zentro publikoen
espazio behar osagarriak asetzeko udal eraikinen erabilera
ahalbideratu (Kurtzio, Frontoiaren eraikina eta liburutegia,
Euskaltegia, Musika Eskola).
13. Hirigintza neurriak: erdigunea oinezkoentzako gune bihurtu
egun eta ordu zehatzetan.
14. Deskonfinamendu garaian bete beherreko arauak
gizatasunez eta zentzudunez interpretatzea eta neurri horiek
modu egokian komunikatzea Udaleko webgunearen bidez
(Udaltzaingoa).
15. Egoera administratibo irregularrean dauden persona
migranteei zuzendutako neurri bereziak.
16. Uda garaia heltzean balizko segurtasun neurrien
malgutasunen aurrean, kontzientziazio komunikazio kanpainak.

 

EKONOMIA SUSPERTZEKO NEURRIAK

1. Enplegu eta ekonomi sustapenaren departamentuko.
aurrekontu partiden berrikuspena (235.000 euro).
2. Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru-laguntzak:
mikroenpresak eta norberaren konturako langileak.
3. Mikrokredituen lerroa 0 €-ko interesarekin.
4. Merkatal lonjak alokatzeko diru-laguntzak.
5. Tokiko kontsumorako bonoak edo txekeak7. Bono horien
portzentai bat arazo ekonomiko larriak dituzten herritarrei
dohaintzan eman.
6. Herri-ekonomiari laguntzeko komunikazio-kanpaina.
7. Merkataritzaren eta kalearen dinamizazio egokitua (kultur
agenda alternatiboa).
8. Lehen sektoreko eskualde-ekoizpenaren salmenta bultzatzea
tokiko merkataritzaren bidez.
9. Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak handitu.
10. Terrazen zabalera handitu eta terraza berriak ahalbideratu,
beti ere herritaron irisgarritasuna bermatuz.
11. Etxeko erreforma gastuak finantzatzen dituzten eta, aldi
berean, herriko gremioak mobilizatzen dituzten laguntzak.

 

 

 

 

ALBISTEAK

7 ERASO KONFINAMENDU GARAIAN

2020-07-31 10:10:00

Zenbat indarkeria matxista eraso gertatu dira osasun-larrialdiko egoeran?

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2020: SOPELAKO EH BILDUk GORA EGIN DU NABARMEN!

2020-07-15 10:33:00

Lehenik eta behin, gure esker onik beroenak eman nahi dizkiegu EH Bilduri botoa eman dioten 1.841 sopeloztarrei. Sopelako EH Bilduren balorazioa argia da: pandemia garaian, abstentzio oso nabari baten testuinguruan, %9a igo da gure babesa. 148 bozka gehiago, Sopelan gehien igo den taldea, beste batzuek bozka kopurua nabarmen galdu duten bitartean. EH Bilduren kasuan, tendentzia izugarria da, legegintzaldi honetako 4 hauteskundeetan, inoiz jasotako emaitzik onenak jaso ditugu, urteetan egindako lanaren ondorioz: udal hauteskundeetan, foru hauteskundeetan, hauteskunde orokorretan eta azkenik, eusko legebiltzarrerako hauteskundeetan! Herriak emandako babes honekin, Sopelako EH Bildun PREST gaude aurrean ditugun erronkei aurre egiteko, herri mugimenduekin elkarlanean, oposizio lan sendoa, konstruktiboa eta zorrotza gauzatuz. Garai latzak datoz. EH Bildu indartsu bat, bermea da herriarentzat. Arduratsu baina tinko. Gora Sopelako EH Bildu eta gora Sopela!

3+1 arrazoi Euskal Herria Bildu bozkatzeko!

2020-07-09 23:12:00

Hauteskunde-mitina egin da gaur Sopelan. Bea Ilardia, Bizkaiko EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeramailea eta Jon Iñarritu, EH Bilduren diputatua Espainiar Parlamentuan. Jonek 3 arrazoi eman ditu EH Bildu bozkatzeko. Fidagarriak gara, independetentistak eta antifaxistak. Beak, bestetik, Sopeloztarrontzat arrazoi oso garrantzitsua bota digu: murrizketarik ez, Sopelak eskola berri bat behar du!

ZER BEHAR DU ARRIETARAK?

2020-07-06 08:48:00

Sopelako EH Bilduk Arrietararen egungo egoerari buruz herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du. Zer behar dute Arrietara inguruko herritarrek (auzokideak, surflariak...)? Horretarako, on line inkesta labur eta erraz bat zabalduko du. 5 galderez oasatutako inkesta bat... ANIMATU , ERANTZUN eta ZABALDU!