Legealdi honetan hau guztia aurrera atera du Sopelako Gobernu Taldeak (EHbildu eta Elkarrekin) etxebizitza arloan.
Egunerokoa hobetzen duten azpiegiturak, espazio publiko irisgarriagoak, hobeto lotutako auzoak, adin guztientzako aisialdi-guneak eta ondarea zaintzen duen udalerria. Sopela erosoago, jasangarriago eta bizi-kalitate hobearen alde lan egiten dugu
ASFALTATZE PLAN OROKORRA eta kaleak hobetu: Sertutxa, Zubigane Bidebieta, Goiene, Iberre, Solondota, Arrietara, Trokabide, Enrique Urrutikoetxea, Atxabiribil, Arabeta…
SANEAMENDUEN SAREA BERRITU: euri-urak eta ur beltzak bereiztu Bidebieta, Arrietara, Sertutxa eta Zubiganen. Akilino Arriolaren egoeraren azterketa. Zabalbide, eta Goienen hobekuntza puntualak.
UDALERRIRAKO SARBIDEAK: Gatzarriñeko biribilgunea egokitu eta Sopelako metro geltokirako oinezkoentzako sarbidea hobetu.
IRISGARRITASUNA HOBETU: Jarduerak udaletxetik Kurtzioraino, metroraino eta Olabide eta Lizarre guneetan. Espaloiak beheratu dira, eta ahal izan den guztietan Udaleko Obra Brigadak egin ditu lanok.
AISIALDI-EREMUAK HOBETU: Iturrietako parkean (Balearena): komun publikoa, kalistenia gunea, pin-pon eta xake mahaiak, skate gunea; Jauregizar plazan: zuhaitz gehiago eta mahaiak; Arrietara hondartzako instalazioak.
ONDAREA: mapa arkeologikoa eguneratu; Sopelako baserrien katalogoa egin eta auzo-bideak zerrendatu