AKTUALITATEA


| 2019-10-22 09:33:00

Aste honetan informazio-batzordeak egiten ari dira Sopelako Udalean. GARDENTASUNA, HERRITARRAK INFORMATZEKO BOKAZIOA eta OPOSIZIO LAN SERIOA, ZORROTZA eta ARDURATSUAren islada: hona hemen EH Bilduk modu formalean aurkeztutako galderak udal komisioetan.

 

Turismo

  • Sopelbusek jubilatuen aurreko geltokian lotzen zen, aurten geltoki hori desagertu omen da. Ezin daiteke berreskuratu? Zergatik kendu zan geltoki hori?

 

Kultura, Euskara eta Hezkuntza

EUSKALTEGIA

  • 2019- 20 ikasturteko antolamendua: matrikulazio datuak, taldeak, ratioak, irakasleak. Aurreko 3 ikasturteekin datuak konparatu izandako bilakaera alderatzeko.
  • Kontuan izan ikasturte hasita/hastear dagoela, zeintzuk izan hartutako / hartuko diren neurri pedagokikoak eta antolamenduzkoak funzionamendu egokia ahalbideratzeko (Gizagune enpresak egindako gomendioak).

 

Kirola

IGERILEKUA

  • Lizitazioa noizkoa? (apirila baino lehen esleituta izan beharko da)
  • Lizitazio aditzera eman baino lehen (lizitazioa eginda ez badago), baldintza teknikoak eta administratiboak aukera ematea aztertzeko eta posibleak izango diren ekarpenak adierazteko.

 

SANTA MARINAko ESKALADA ESKOLAN EGIN BEHARREKO LANAK

  • 2019-E-RC-5399. zenbakidun sarrera duen idazkiak zehaztutako eskariari erantzun posiblea.

 

Udal Administrazioa eta Langileria

EUSKALTEGIA

  • Lan poltsa eguneratuta /eguneratzen ari da? Nork eta zein prozedura erabili /erabiltzen ari da? Zeintzuk dira datuak?.

 

RPT

  • Proposamena aurkezten diegu udal taldeei, gaia baloratzeko. Honakoa litzateke proposamena: administrazio publikoan kudeaketa lanetan aditua den aholkularitza enpresa bat kontratatu gaurko udal egitura aztertu eta proposamena egiteko.

 

Herritarren segurtasuna

GABEKO TURNOA

  • Udaltzaingoaren gabeko turnoa beharrezkoa ote den baloratzeko, honakoa eskatzen dugu, irailean eskatu genuen bezala: 2018an eta 2019an gabez izandako inzidentzien inguruko txostena.

 

MUNARRI TABERNA

  • Munarri Tabernari ireki ahal zaio zaratengatik espediente berririk edo kexa berririk jaso al da taberna horren jardueraren inguruan, irailetik hona?. Auzokideen kexa berri bat jaso dugu: 2019/10/11, 22:20etatik aurrera musika igoz.

 

035 UDALTZAINA

  • 2019-E-RC-6958. sarrera zenbakidun idazkian agertzen zen kexaren inguruko azalpena (035 udaltzainaren inguruan).

 

Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumena eta Obrak eta Zerbitzuak

ABAROKO PLAN PARTZIALA

  • Aurkeztutakoa, jabegoaren babesa zenbatekoa da (%)?
  • Zein kronograma proposatzen da plana garatzeko?
  • Dokumentazioa erregistratua izan baino lehen jaso (hau da, behin behineko prozesua hasi baino lehen)

 

SAN ANDRES-eko LANDAK

  • Aurreko batzordean bertan egindako galderak erantzunik gabekoak dira.
  • Kalifikazio aldaketa Sopelako Arau Subsidiarioen barruan (D-2019/0132; data:23/01/20109). AH&Asociados Arquitectos Grupo Norte.
  • Hasiera batean onartzeko dokumentazioa eta ingurumen-jasangarritasunaren dokumentazioa (hilabete bat)
  • Alegazio txostena (10 egun baliodun)
  • Behin betiko onartzeko behar den dokumentazioa (5 aste alegazio txostena entregatu eta hurrengo egunetik zenbatuta)

 

ATXABIRIBIL aldean:

  • 7.1. sektorea: Sopelmarrera sartzeko sarreran bertan obra batzuk egiten ari dira: azalpenak