AKTUALITATEA


| 2026-02-16 18:02:00

Uribe Kostak metro-zerbitzuko maiztasunik baxuenak pairatzen ditu. Horregatik duela urte eta erdi EHBilduk metroaren maiztasunak handitzeko proposamen tekniko eta ekonomikoki bideragarria aurkeztu zuen. Proposamen hura baztertuz, eskari-azterketa bat egitea onartu zuen Bizkaiko Batzar Nagusiak. Oraindik honen berririk ez dago.

Planifikazio faltaren ondorioz, tren berriak eta beharrezko teknologia 2030-2035era arte ez dira gure geltokietara ailegatuko; hau da, beste 5 – 10 urte oraingo maiztasun eta arazoak ematen dituzten bagoi zaharkituekin, Subflubialaren proiektua borondate politikoz bultzatzen duten bitartean. Ezin dugu gehiago itxaron: maiztasunak handitu eta garraio publikoa indartu behar da Uribe Kostan, gure eskualdeak ere zerbitzu duina merezi duelako.

Uribe Kostak ezin du gehiago itxaron! 2024 urtarrilean EH Bilduk Uribe Kosta autobusen zerbitzuak indartu behar zirela azpimarratu zuen, eskualdeko 10.000 pertsonek ez dutelako Urduliz ospitalera joateko konexio zuzenik. Bi urte pasa dira aurrerapausorik gabe.

2024 martxoan EH Bilduk metroaren maiztasuna handitzeko lanketa bat egin zuen. Ikusita aukera ezberdinak egon zitezkeela hori lortzeko, proposamen zehatz bat jarri zuen mahai gainean: “Hurrengo geltokia: Uribe Kosta!”, “Uribe Kosta a un metro”, garraio publikoa indartzeko baliabideak jarrita Plentziaraino 13 minutuko frekuentzia egingarria zela publikoa eginez.

Hasieran hau bideragarria ez dela esan baziguten ere, ekainerako, Bizkaiko Batzarretan berriro ere EH Bilduren proposamen baten ondorioz, metroaren demanda azterketa bat egitea onartu zen. Jada urte eta erdi pasa da, eta honen berririk ez dugula jaso, hau diogu: MAIZTASUNAK HANDITU eta GARRAIO PUBLIKOA INDARTU behar da Uribe Kostan. Subflubiala egiteko dirua soberan dagoen bitartean, eta tramite guztiak benetan harrigarria den abiadura batekin aurreratzen ari direlarik, zergatik metroa berritzeko pausuak hain mantso ematen dituzte? Entzun ditugun azkeneko berrietan trenak 2030ean erosiko direla eta maiztasunak handitzeko teknologia 2035 urtea arte prest ez dela egongo esan digute. Benetan (beste) hamar urte utzi behar dira pasatzen eman beharreko pausuak emateko?

Planifikazio ezaren ondorioz, gaur egun metroak gero eta pitzadura gehiago ditu, metro unitateak zaharkiturik daudelako. Hain zaila zen hau aurreikustea eta tren berrien erosketa arintzea? Super Sur, Subflubiala dira batzuen lehentasuna, antza.

Gure lehentasuna argi dugu: MAIZTASUNAK HANDITU eta GARRAIO PUBLIKOA INDARTU