AKTUALITATEA


| 2022-03-31 10:14:00

Pandemian zehar gure bizitza soziala “izoztuta” egon da eta orain osasun-egoerak ahalbideratzen duenez, bada garaia berriz ere Sopelako jendarte ezkertiar eta subiranistak biltzeko.

 

Horregatik, bihar, apirilaren 1ean, ostiralean, Kurtzion, 18.30etan antolatu dugun asanbladara gonbidatu nahi zaitugu. Gai garrantzitsuak landu behar ditugu zurekin: 2023ko udal hauteskundeak gerturatzen ari dira eta EH Bilduk prest egon behar du erronka berri horri erantzun sendo bat egiteko. Aukerak dauzkagu Sopelaren eraldaketa gidatzeko. Alternatiba bagara eta izango gara. Horretarako, gure Herri Proiektua eguneratu behar dugu. Hori irudikatzeko zure iritziak jasotzea beharrezkoa da erabat. Horixe da, hain zuzen ere, apirilaren 1eko asanbladaren helburua: dinamika aktibo eta arin baten bitartez, egun dauzkagun erronkei heltzeko zure ideiak jasotzea!

 

EH Bilduko zinegotzi-taldearen izenean, asanbladara bertaratzeko eskari zuzena egiten dizugu: zure laguntza behar dugu eta plazerra izango da elkarrekin egotea!

 

Guruzne, Unai, Arantza, Aitziber, Ander eta Mikel