AKTUALITATEA


| 2023-05-11 21:35:00

Aurreko berrian, gure ikuspegitik Sopelak dituen ERRONKAK azaldu ditugu. Baita azken 4 urteetan egin dugun LANAREN BALANTZEA. Orain gure HERRI PROIEKTUA, gure BALOREAK eta gure ASMOAK azalduko dizkizuegu.

 

 

HERRI PROIEKTUA. Udal-politika egiteko beste modu bat dago, eredu kooperatiboa eta eraldatzailea. Gogor lan egingo dugu gizarte-eragileekin eta gure udalerriko bizilagunekin. Gardentasunez jokatuko dugu. 2023ko udal hauteskundeak erabakigarriak dira Sopela aurrerakoia, ekologista, feminista eta euskaltzalea egiteko. Sopela hori lortzeko aukerarik egokiena EH Bildu da.

 

 

GURE BALIOAK.

• Justizia eta berdintasuna, feminismoa, euskaltzaletasuna.

• Ekologismoa, udalgintza, gardentasuna.

• GizartearI zerbitzua emateko bokazioa.

• Elkarrizketa eta akordioa.

• Errespetua, eredugarritasuna, zintzotasuna.

• Konfiantza, hurbiltasuna.

 

 

ALDAKETA DATOR. Prest gaude aldaketa hori errealitate bihurtuko duten eragile sozial eta politikoekin lankidetza estuan aritzeko, herri desberdin eta hobe bat irudikatzeko, Posible da eta egingo dugu.