AKTUALITATEA


| 2023-05-11 07:45:00

Hauteskunde-kanpaina gaur gabez hasiko da. Gaurtik aurrera, egunero, gure herri-proiektu eta lehentasunen berri emango dizuegu: 2023-2027 legegintzaldirako gure BIDE-ORRIA. Gaur Sopelako ERRONKAK eta 2019-2023 legegintzaldian egin dugun lanaren BALANTZEA aurkeztuko dizkizuegu. Eta izan argi: BESTE MODU batean egin daiteke, herriarekin, pertsonekin. HOBETO egin daiteke eta plan bat dugu! ABANTE!

 

 

GURE HERRIKO ERRONKAK. Sopelak dituen arazo larriei erantzuna eman nahi diegu:

 

  1. Babes ofizialeko etxebizitzak gehiago.
  2. Gure hezkuntza-zentro publikoak masifikatuta.
  3. Gure ingurune naturalak kaltetuta.
  4. Trafiko arazoak.
  5. Komertzio txikia krisian.
  6. Euskara gehiago erabili behar da.
  7. Kulturarako, kirolarako eta aisialdirako instalakuntza hobeagoak.

 

 

GURE LANAREN BALANTZEA. Urte hauetan lan handia egin dugu Udalean. Sopelarako proiektu estrategikoak desblokeatu ditugu. Alternatibak aurkeztu ditugu, konponbide errealak:

 

  1. Hezkuntza-eraikin berria Loroñon.
  2. Oinezkoen gunea bultzatzea herriaren erdialdean.
  3. Urkoko hezegunearen proiektua.
  4. Iberrota plazan ingurune naturalarekin integratutako jolasgunea.
  5. Urgitxieta plaza hobetzeko ekimena.
  6. Iberre auzoa berritzeko inbertsioen beharra.
  7. Abaro sektorea hobetzeko proposamenak.
  8. Udalean parte hartzeko prozesuak antolatzea.
  9. Kultura-lokalen erabilerari buruzko hausnarketa-prozesua.
  10. Saltoki txikiei eta ostalaritzari bonodenda eta gastrobono bidez laguntzea.