AKTUALITATEA


| 2021-06-24 12:24:00

Ekainaren 18an, Elkarrekin Podemoseko zinegotzi Patricia Alfonso Sousak formalki erregistratu zuen lanaldi partzialean liberatzeko eskaera Sopelako udalean.

Maiatzaren 27ko udalbatzan gertatukoaren harira (Podemoseko kideak konexio arazoak izan eta polikiroldegiaren inguruko bozkaketan ez zuen parte hartu), EH Bilduk kezka handia adierazi du Patricia de los Ángeles Alfonso Sousa Elkarrekin Podemoseko zinegotziak eskatutakoaren inguruan.

Horregatik, azalpenak eskatuko dizkio EAJ-PSEko gobernu-taldeari eta Elkarrekin Podemoseko zinegotziari ekainaren 30eko osoko bilkuran bertan, foro publiko horretan eman behar baitzaie herritarrei azaldu ditugun gertaera hauen berri.

 

Informazio gehiago:

  1. "Sopelako kirol-instalazioen lizitazioa ahalbideratu zuen zinegotzia liberatzeko proposatu du Sopelako Alkateak" (Hiruka, 2021-06-23).
  2. "Sopela: kirol instalazioen lizitazioa ahalbideratu zuen zinegotzia liberatzea proposatu dute" (sopela.net, 2021-06-23).
  3. "PNV y PSE ofrecen liberar a una edil de Podemos que les favoreció en la votación" (El Correo, 2021-06-23).
  4. "La maniobra de PNV y PSE para liberar a la edil de Podemos de Sopela llegará al juez" (El Correo, 2021-06-24).
  5. Eder García Sopelako Elkarrekin Podemoseko jakinarazpena (Twitter, 2021-06-23).