Gaurtik irailaren 1era arte Eskolako aparkalekua zabalik egongo da
Iazko udan eskolako aparkalekua zabalik egon zen abuztuan, eta ikusirik neurri horrek izan duen harrera ona erabaki genuen aurtengo udan luzaroago edukitzea zabalik, uztailaren 1etik irailaren 1era arte.
Berriaren iturria hemen
Plentziako jaiak 2019
Programa ikusi eta deskargatu nahi ezkero, egin klik hemen
Gaur Alkate andreari zuzenduta hurrengo idazkia erregistratu dugu:
Haurreskolako patio berria eraikitzen hasi dira. Patio berriaren ideia egungo patioa gune ezberdinekin jolas eremu naturalizatu bihurtzea da. Gune hauek URA, BELARDIA, EGURRA, HONDARRA eta JOLAS SINBOLIKOA izango dira.
Patio berria datorren ikasturtean prest egoteko lanak udan zehar egingo dira!
Duela bi urte Placentia eta Plentzia herrien arteko senidetzea sinatu zen, Placentian. Ordutik udalak ekimen ezberdinak garatu ditu herri bien arteko lankidetza sustatzeko, adiskidetasun-loturak indartzeko eta harremanak ugaritzeko.
Zorionak eta urte askotarako Placentia eta Plentzia!
URAk babestutako inguruan egindako obren harira PDFan atxikita doan informazio eskaera luzatu diogu udal gobernuari.
#Plentzia eta #Gorliz|ko anbulategietan emandako murrizketak ikusita, Plentziako alkateari bere eskuhartzea eskatu diogu, egoera ahalik eta lasterren konpondu dadin.