Plentzia

Eskolako patioaren zikin dagoela salatu dugu

Hau konpontzeko, garbiketa sakon bat egitea proposatu dugu

Eskola,Garbiketa | 2019-08-28 22:41:00

➡️ Hau da gaur eskolako patioaren egoera.

▶️ Kurtso hasiera oso gertu dagoenez, Nieves San Sebastián (Hezkuntza zinegotziari) ahal bezain laster garbitzeko eskatu diogu.

📣❕ 2019ko Ekaina-Uztaila. EH Bildu Plentziak landutako gaiak eta egindako proposamenak

Ekaina eta Uztailan egindako proposamenak laburbiltzen dituen dokumentu hau uzten dizugu, egin dugun lana ezagutu dezazuen

| 2019-08-12 12:20:00

ALBISTEAK

[2020rako aurrekontuen irakurketa] 📰GEHIENGOA EDO GEHIEGIKERIA

2019-12-26 09:50:00

Jarrera eraikitzailea zuen oposizioari, Maiatza 26ko hauteskundeen arabera botoen %42a suposatzen duena (ez ahaztu EAJ-PNV botoen %47arekin gobernatzen ari dela), jaramonik egin gabe, pasadan Abenduko 12ko Osoko Bilkuran eta EAJ-PNVren aldeko botoekin onartu zen 2020ko Udal Aurrekontua. Hemen duzue honen inguruko hausnarketa.

EH BILDU PLENTZIAK ZUZENKETAK AURKEZTU DIZKIO 2020ko EAJ-ren AURREKONTU PROIEIKTUARI 📈

2019-12-12 08:45:00

Azaroaren 20an, 2020ko Plentziako Udal Aurrekontuen proiektua jaso genuen. Zortzi egun eduki ditugu helegiteak prestatzeko eta bi aurkeztu ditugu, Udal Gobernuak murriztu nahi dituen arlo batzuk ekonomikoki hobetu behar direla uste dugulako.

EH Bilduren ekimenez, Legebiltzarrak Plentziako portua berrantolatzeko proiektua gelditzeko eskatu dio Lakuari

2019-12-12 06:38:00

Lanak hasi aurretik portuaren eta itsasadarraren garbiketa eta babesa bermatu eta ontzi guztien inbentarioa egiteko galdegin dio Jaurlaritzari, bai eta prozesu parte-hartzailea irekitzeko ere, proiektua hobetze aldera.

▶ Plentziako pediatraren harira. Eusko Jaurlaritzak emandako erantzuna

2019-10-08 22:02:00

Plentziako Osasun Zentroa maiatzetik pediatra gabe egon izan da eta, beraz, familia medikua da bertako umeak artatzen egon dena.