Egoera honen aurrean, irailaren 9an, EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean hurrengo galderak luzatu zizkion Osasun sailari.
Hona hemen, atxikita, Osasun Sailburuak, urriaren 2an, emandako erantzuna.
Azkenik, esatea, urriaren 1ean pediatra zerbitzua berrezarri dela. Izugarri pozten gaitu, Plentziako familiak eta umeak dagokien zerbitzua berriz izatea.
Zorionak hilabete hauetan zehar mugitu diren familia guztiei, azkenean guztion artean lortu dugu.
Hurrengo estekan, EH Bildu emandako pausuak eta kronologia duzue:
https://ehbildu.eus/
Larrialdi klimatikoaren aurrean tokiko erakundeei neurriak hartzea ere dagozkigu. Plentziako herriarenak diren, baina Lemoizko udalerrian kokatuak dauden 30 hektareatako eukaliptal eremua, baso atlantiarra bihurtzeko proposamena aukeztu diogu EH Bilduko taldekideok Udal Gobernuari.
Proposamenean helburu hau lortzeko urratsak aurkeztu ditugu, lan honen ardura esperientzia handiko fundazio baten eskuetan utziz, udalarentzat inongo kosturik suposatu gabe.
π³ Zergatik berreskuratu baso atlantikoa? π³
Informazio gehiago nahi izatekotan idatziguzu plentzia@ehbildu.eus-era π
Pasadan legealdian martxan jarritako proiektua izan zen. Patio berriak 47.400,54 €ko kostua izan du (BEZa barne) eta KIMUBAT / K1 EKOPAISAIA S.L. enpresak egin du.
URAk babestutako inguruan egindako obren harira PDFan atxikita doan informazio eskaera luzatu diogu udal gobernuari.
#Plentzia eta #Gorliz|ko anbulategietan emandako murrizketak ikusita, Plentziako alkateari bere eskuhartzea eskatu diogu, egoera ahalik eta lasterren konpondu dadin.