AKTUALITATEA


| 2020-02-24 09:50:00

Kartel hau atzerakoia  da, iraingarria eta oso gustu txarrekoa,  sexista delako eta emakumeari lotutako estereotipoak betikotzen dituelako.  Baina batez ere, gobernu talde honek berariaz hala nahi duelako, mugimendu feminista kanpoan utzi duelako, jaiekin, azaroaren 25ean edo aurrekontuen diseinuan gertatu bezala.

Gaur egun, instituzioek zeregin aktiboa izan beharko lukete feminismoaren estigma apurtzeko. Baina Gobernu taldeak feminismoaren ikusezintasuna borrokatu beharrean, "emakumeentzako" artisautza azoka antolatu du.Emakumeen Nazioarteko Egunaren koiuntura aprobetxatuz antolatzen den ekitaldia, orain arte Udalak publiko egin duen ekintza bakarra da, eta Euskal Herriko agenda feministaren barruan kokatu beharrean, eraso eta gutxiespen larria egiten dio, arrazoi hauengatik:

En primer lugar, se contraprograma un evento cuando el Movimiento Feminista de Euskal Herria ya ha hecho público su llamamiento a llenar las plazas de pueblos y ciudades masivamente; y es que hace tiempo que se asumió por la mayoría que el 8 de marzo es día de lucha y reivindicaciones.

Lehenik eta behin, ekitaldi bat kontraprogramatzen du. Euskal Herriko Mugimendu Feministak herri eta hirietako plazak masiboki betetzeko deia egin du jada. Izan ere, aspaldi asumitu dugu gehienok martxoaren 8ko eguna aldarrikapen eguna dela. 

Bigarrenik, Udalak programatutako ekitaldi bakarra antolatzeko ez duelako kontutan izan EZ SORGINEN ALABAK ERAKUNDEA, EZ ARALDI ELKARTEA. Orain arte harreman estua izan dute Berdintasunerako zinegotzigoarekin, martxoare8an eta azaroaren 25ean agendak elkarrekin eraiki baitira, halaber,  Plentziako Indarkeria Matxistaren Aurkako I. Plana eta jaietako indarkeriei buruzko partaidetza-diagnostikoa. Enpleguko, kiroletako, turismoko, euskarako, ondareko, gizarte-zerbitzuetako eta kulturako proiektuak egiteko ere kontutan eduki ditugu. Horietan feminismoa zeharka bultzatzen eta lantzen baitzen, udalaren baliabideak herriaren zerbitzura jarriz.

Hirugarrenik, ekitaldi honi "I. Artisau Azoka" deitzen diote Plentzian bizi eta kontsumitzen dugun jende guztia dagoeneko herriko artisautza azoka ugaritan izan garenean; Jai Alaian, Goñi Portalean eta Astilleron bertan; San Antolinetan, Karmenetan edo udaberriaren etorrera ospatzeko. Horrela deitzen diote, beharbada, aurreko azoketan parte hartzen zuten hainbat artisau, oraingoan, antolakuntzatik kanpo utzi dituztelako.

Gutxi balitz bezala, kartela eskandaluzkoa da. Emakume sexualizatua, "emakumeen gauzekin" apaindua, makillajea, loreak eta abalorioak  eta "emakumeen gauzak" egiten, joskintza eta cup cakes. Kartel horrek asko mindu gaitu eta logotipo bakarra ikus daiteke bertan, Plentziako Udalarena.

Logotipoa bakarrik. Bakarrik, "Benetako berdintasunaren" gobernu hau bezala. Berdintasunaren arloko gure ekintza politikoa Emakumeen Mundu Martxako feminismoarena eta Plentziako mugimendu feministarena da, emakume guztiak aske izan arte martxan gaudelarik! Haiek ere bai.

Por último, queremos hacer un llamamiento a secundar las movilizaciones que la asamblea preparatoria del 8 de marzo de Plentzia está organizando. Ya se ha celebrado una primera sesión el pasado 21 de febrero (a la que por cierto, no asistió nadie del Equipo de Gobierno, aunque parece comprensible ya que también se agendó una cita desde el área de Igualdad para ese día)  y se ha convocado a una nueva reunión para el 28 de febrero. 

En este 8 de marzo del 2020, hagamos nuestra la reflexión de Nancy Fraser y “frente a la hegemonía de un feminismo liberal corporativo, meritocrático e individualista, que no tiene discurso transformador”, organicemos uno transversal que cruce género, raza, clase y otros sistemas de opresión. Somos imparables. Partirán manifestaciones multitudinarias de las capitales de Hego Euskal Herria; en Bilbo, a las 13.00h desde Sagrado Corazón.

Azkenik, Plentziako martxoaren 8ko prestakuntza-asanbladak antolaturiko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi dugu. Lehen bilera bat ospatu zen pasa den otsailaren 21ean (zeinean  Udal Gobernuko inork ez zuen parte hartu, baina ulergarria da, egun horretarako ere veste zita bat itxi baitzuten Beridntasun Arlotik bertatik) eta bigarren asanblada bat izango da datorren otsailaren 28an. 

2020ko martxoaren 8 honetan, Nancy Fraser-en gogoeta gurea egiten dugu eta  "diskurtso eraldatzailea ez duen feminismo liberal korporatibo, meritokratiko eta indibidualistaren nagusitasunaren aurrean", antola dezagun generoa, arraza, klasea eta beste zapalkuntza sistema batzuk gurutzatzen dituen feminismo transbertsal bat. 

Geldiezinak gara.

GORA BORROKA FEMINISTA!