Plentziak daukan indarguneetako bat, bere sare sozial potentea da, horregatik EH Bildutik sare hau indartzea oso garrantzitsua dela baloratzen dugu. Honetarako, mugimendu feministaren eguneroko gastuak asebetetzeko 1.000€ko partida berreskuratzea ezinbestekoa da. Horrez gain, gaur egun egoera prekarioan dagoen Plentzia telebistari subentzio nominala 10.000€tan igoaraztea proposatu dugu, entitate honen promozio eta balioa sustatzeko beste 10.000€ bideratuz.
Herriaren mantentze eta garbiketa egoera kaskarra denon begi bistakoa da, honi konponbidea emateko, hurrengoa proposatu dugu:
“Ekintza azkarreko brigada” sortzea herrian sortzen diren mantentze arazo puntualak era azkarrean konpontzeko helburuarekin. Honen sorrerak udal brigadaren egoera prekarioa hobetzeaz gain, konponketetarako kanpo enpresak kontratatzea ekidingo luke, diru kantitate nabaria aurreztuz. Honez gain, udal brigadako langileak kontratatzeko 70.199€ bideratzea planteatu dugu.
Plentziako garbitasun egoera konpontzeko helburuz, garbiketa kontratuaren zenbatekoa 80.000€tan handitzea proposatu dugu.
Plentzian dagoen galera kulturala nabaria da, horregatik, ekintza kulturalak bultzatzeko partida 15.000€tan igotzea planteatu dugu. Horrez gain, herriko ondare kulturala sustatzen duten ekintzak bultzatzea ardatz estrategiko bezala ikusten dugunez, herriko historia jardunaldi eta Kantauri itsasoko kultura kongresuaren diru partida 10.000€tan handitzea proposatu dugu, herriko historia bultzatzeko hain garrantzitsua bihurtu den Plasentia de Butron museoa handitzeko ikerketa bat garatzea ere planteatuz.
Ondare kulturala eta naturala batzen dituen udal basoen egoera hobetzeko 1.500€ko diru partida sortzea proposatu dugu, Isuskitzan hain eragin ona izan duten lanak, herriko beste udal basoetara ere bideratu daitezen.
Herrian gaur egun irekita dauden arazoak konponketara bideratzeko, hauen soluzioa bideratuko luketen ikerketen diru partidak prestatzea eta handitzea proposatu dugu. Hasteko, Arpillaoko lokalen egoeraren ikerketa zehatz bat egiteko 18.000€ bideratzea eskatu dugu. Diru kantitate berdina planteatu dugu Isuskitzako hirigunera doan errepidearen jabetza argituko duen espediente baten irekiera eta garapena burutzeko. Honez gain, Plentzian daukagun etxebizitza arazo nabaria konpontzeko politika eraginkorrak bultzatzeko helburuarekin, ikerketa bat garatzeko beste 18.000€ bideratzea planteatzen dugu.
Gastu proposamen hauei aurre egiteko, “Plentzia auzoekin bat” 200.000€ko diru partida ezabatzea eskatu dugu bere helburua ez dugulako batere argi ikusten. Berriki udal gobernuak egindako inkestetan izandako iritzi negatiboa ikusita ere, alkate anderearen soldata 20.000€tan gutxitzea proposatu dugu, 36.057,26€tan utziz.
Informazio gehiago hurrengo PDFan