AKTUALITATEA


| 2020-08-17 09:40:00

Horregatik, udaletxe moduan hurrengo eskaera egitea proposatu dugu:

  1. Kutxabank eta Laboral Kutxa:

Azken urteotan banku operazioak modu telematikoan egitea zabaltzen ari bada ere, batzuetan behar beharrezkoa izaten da bulegora bertaratzea. Azken hilabeteetan, gure herrietako hainbat banketxeko bulegoko zerbitzuak hainbat murrizketa jasan ditu. Kutxabankek goizeko ordutegiak bi egunetara mugatu du eta Laboral Kutxak bulegoa itxita izan du orain arte. Berriki, bulegoa ireki dute baina solik bi egunetan, Kutxabank bezala.

Plentziarrok zerbitzu hau jasotzera beste herri batzuetara mugitu behar dugu. Honek herri bezala kaltea eragiten digu, baina bereziki erasango ditu nagusiak eta erretiratuak; adineko askoren autonomiarentzako kolpe latza izan da.

Herriko ostalari, merkatari eta bestelako hainbat enpresarentzako ere kaltea esanguratsua izan ditu, telematikoki egin ezin daitezkeen operazioak egiteko beste herriren batera joan behar dute egunaren arabera. Gainera, uda garaian populazio bikoizten dela, zerbitzuan egondako murrizketak eragin zuzena izaten ari dira, ilarak luzeak eta hainbat kasutan beste herri batzuetara desplazatu behar izatea.

Arazo honen aurrean, Plentziako udalbatzak erabaki hauek hartu ditu:

- Kutxabanki eta Laboral Kutxari Plentziarron gaitzespena adieraztea.

- Kutxabanki eta Laboral Kutxari eskatzea atzera egin dezan, eta Plentziakoo bulegoan zerbitzua mantendu dezan.

- Udalak Kutxabanken zein Laboral Kutxaren zerbitzuen murrizketu ez dadin ahaleginak egiten jarraitzea.

- Hainbat komertzioetan bideratzen ari duten sinadura jasotzearekin bat egitea.

-Akordio hau bi finantza-erakundeei helaraztea: Kutxabank  eta Laboral Kutxa.

 

2. Posta-bidezko zerbitzua:

 

Berriki Plentziako Correoseko bulegoa uztailaren 11tik iraialaren 13ra arte itxiko zutenaren iragarpena jaso genuen. Hots, posta-kutxatilak eta jakinarazitako bidalketak jasotzeko Plentziarrok Gorlizko bulegora hurbiltzera behartuta ikusi gara.

Zerbitzu publiko batean ematen den murrizketa izateaz gain, Plentziarrok zerbitzu hau jasotzera beste herri batzuetara mugitu behar dugu. Honek herri bezala kaltea eragiten digu, baina bereziki erasango ditu nagusiak eta erretiratuak; adineko askoren autonomiarentzako kolpe latza izan da. Haurren edo pertsona dependienteen zaintzaz arduratzen diren horientzat ere oztopo esanguratsua izan du.

Arazo honen aurrean, Plentziako udalbatzak erabaki hauek hartu ditu:

- Correoseri Plentziarron gaitzespena adieraztea.

- Correoseri eskatzea atzera egin dezan, eta Plentziako bulegoan zerbitzua mantendu dezan.