AKTUALITATEA


| 2020-07-30 10:38:00

Iragarkia uztailaren 23an iritsi zen, Alkatearen eskutik, Bando baten bidez. Bertan adierazten zen neurria 24 ordu baino gutxiagoan gauzatuko zela, baina gure herriko bi sarrera nagusietako baten eta merkataritza-arteriaren ibilgailuen trafikoa mozteko jarduketak maiatzaren 18an hasi ziren egiten.

Hala ere, neurri hori, Ekonomia Suspertzeko Neurrien Planean aurreikusita dagoena, “Covid-19” birusaren inpaktuaren aurrean,
aurreikuspen- eta partaidetza-falta larria izan arren inposatu da.

Eh Bildu Plentzian ohituta gaude guztiaren berri sare sozialetatik jasotzen, ostrazismora kondenatuak izan baikara legegintzaldiaren hasieratik (ziurrenik amaigabea), baina harrigarria da horrelako neurri garrantzitsu bat inplementatu izana herriari oro har eta kaltetuak bereziki kontuan hartu gabe.

Izan ere, Elixabetek berak ekainaren 3ko Ezohiko Osoko Bilkuran esan zuena, "Erriberako bizilagunekin eta merkataritza- eta ostalaritza-lokal guztiekin kontsultatu da", GEZURRA da.

Eh Bilduk, Erribera bezalako kale bat oinezkoentzat egitekotan, gutxienez honako hau kontutan izan beharko zela uste du:

  • Parte-hartze aktiboa merkataritzarekin, ostalaritzarekin eta herritarrekin.
  • Neurriei eta haren eraginari buruzko eztabaida tekniko-politikoa, ordezkaritza politiko orok parte hartu beharko lukeena.
  • Mugikortasunari, salmentei eta aparkalekuei buruzko aurretiazko azterketa. Udalak 16.335 euroko azterlan bat kontratatu zuen, eta horren kontua eskatu da, baina oraindik ez dira ondorioak ezagutzen.
  • Proposamenaren azterketa funtzionala: kale horretako trafikoaren gaineko eraginak, baita eragina izan dezaketen beste batzuenak ere, aparkatzeko aukerak, hondakinen bilketa, zamalanak, mugikortasuna errazteko neurrien ezarpena...
  • Egiten bada, udalaren hirigintza-araudia betetzen dela ziurtatzeko berme juridikoak.
  • Baterako lana beste administrazio publiko batzuekin: Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Gorlizko Udalarekin.

Guzti horretatik, egungo Gobernu Taldeak, mugikortasunaren azterketa baino ez du eskatu, eta ez dio oposizioari eman.

Kudeaketaren emaitza? Itxiera orduetan zirkulatzen ari diren ibilgailuak, eragin negatiboa izan duten dendak eta tabernak, informaziorik jaso ez duten auzotarrak, minirrotonda arriskutsu bat eta ezinezko maniobrak Plazatxoan, opozisioak herritarren ahoetatik jasotzen du itxieraren berri, etab.

 

Laburbilduz:
Gaia, jokoan dagoenagatik, serioegia da denok mahai batean eseri eta eztabaidatzeko.