AKTUALITATEA


| 2020-05-08 16:57:00

Kulturarekin aurrera!

1.

Udalak herriko kultur eragileak kontratatzea. Udal web orrialdearen, Facebooken zein bestelako sare sozialen bitartez hauen lanak partekatuko lirateke. Argitalpen hauen kudeaketaz komunikazio enpresa arduratuko litzateke, arte/kultur lanak jaso eta zabalduz. Honetaz gain, Kultur Zinegotziak gainontzako gestioak kudeatuko ditu: harremanak, fakturak, ordainketak eta abar.

Honen bidez, astero kulturaren inguruko programazio bat sortuko da. Honekin bi ekintza lortzen dira: lehena eta garrantzitsuena, kulturgileei diru-sarrerak bermatzea eta haien lanekin jarraitzeko aukera ematea; bestetik, herriarentzako entretenimendua sortzea.

2.

Umeei zuzendutako ipuinen sorkuntza. Literohitura Irakurketa Taldearekin batera, 6 eta 15 urte bitarteko umeek zein nerabeek kopuru libreko ipuinak osatzeko aukera izango dute. Baldintza: Ipuinak aurkezteko epealdi bat ezarri eta epaimahai batek (Literohitura Irakurketa Taldea) sailkapena egitea. Ondoren, ipuin horiekin liburu bat sortu Plentziako umeen ipuinak izenarekin gerora saldu ahal izateko. Gastuak kulturaren diru partidatik ordainduko lirateke eta salmentekin lortuko litzatekeen dirua gizarte-bazterketa jasan dezaketen familiei eman.

Ze lortzen da? Bestak beste,

  1. Umeen sormena lantzea
  2. Irakurketa bultzatzea
  3. Herriko eragileekin elkarlana sustatzea
  4. Herriko enpresetan inbertitzea: maketazioa/diseinua
  5. Kulturarekiko harremana indartzea

3.

Udal liburutegiko liburuak eskatzeko aukera zabaltzea. Posta elektronikoa edo/eta telefono zenbaki batean eskatu ahal izango da ordutegi zehatz batean. Horrela, udalak liburuak etxera eramango ditu (adibidez asteko egun batean). Itxialdiak dirauen arte ez da libururik jasoko, badaezpada.

4.

'Plentzia Kulturaz' marka indartzea, Plentziako ekonomia suspertzeko eragileetako bat izan dadin: bere programazioa berreskuratzea eta garatzea

5.

Kultura-teknikari bat kontratatzea Plentziako kultura-programazioa indartzen jarraitzeko.

Tokiko komertzioa babestu!

6.     

Komertzioen itxialdiak iraun duen (edo iraungo duen) epealdian ez zaizkie uraren, terrazen eta hondakinen zergak kobratuko.

7.     

Gorlizko Udalarekin eta Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen batera, bi herrietako komertzioen etxez-etxeko zerbitzuarekin laguntzea.

8.

Gorlizko Udalarekin eta Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkartekin batera, bi herrietako komertzioen aldeko kanpainak bultzatzea.

9.

BIZIPLENTZIA.EUS - Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen  Elkartearekin batera, biziplentzia.eus web orrialdea moldatzea herriko enpresek online zerbitzua eskain dezaten.

10.      

Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen  Elkartearekin batera, Udalak bonoak sortuko ditu, herritarrak tokiko komertzioan kontsumitzera bultzatuz (BBK horretan hasi da eta herriko zenbait ostalarik izena eman dute).

20.000 euroko hasierako poltsa bat sortuko du Udalak herriko merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu sektoreko establezimenduak laguntzeko. 20.000 €ko diru-poltsa horren bidez, herritarrek erosten dituzten bonuen zenbatekoaren %20 diruz lagunduko du Udalak; hau da, 100.000 euro iritsiko lirateke aipaturiko negozioetara.

11.

Udalak merkatariek behar duten babeserako materialaren hornidura bermatzea (maskarilla kirurgikoak, latexeko eskularruak, likido desinfektantea…) herriko merkataritzak beharrezkoa duen materialaren erosketa udaletxetik zentralizatuz.

Horrez gain, herriko merkatariek arlo honetan izan ditzaketen ezjakintasun eta zalantzak arintzeko formakuntza bultzatzea osasun edo prebentzio profesional baten eskutik, desinfekziorako eta kutsadurak minimizatzeko ezagupenak izan ditzaten.

12.    

Aurreko neurri paketean eskatu bezala, konfinamenduaren ondorioz bere jarduera etetera derrigortuak ikusi diren herriko ostalari, merkatari eta zerbitzuei itxialdiak iraun duen denboraren araberako diru-laguntza eskaini.

13.

Covid ondoko hurbileko merkataritzari laguntzeko plana bultzatzea.

14.

Lizentzia berriak lortzeko administrazio-izapideak erraztea eta bizkortzea (terrazak, lokalen eraberritzea, etab.).

15.

Merkataritza- eta ostalaritza-sustapeneko kanpainak abian jartzea, Plentziako kultura-jarduera berariazko kanpainekin lotuz, bai komunikabideetan, udal web orrialdean eta sare sozialetan eta beste euskarri/bitarteko batzuetan.

Gune publikoetan segurtasuna bermatu!

16.    

Astilleron komun publiko auto-garbitzailearen proiektua berreskuratzea eta bultzatzea.

17.    

Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkartearekin batera, Erribera kalean oinezkoen joan-etorria hobetzeko lan egitea, besteak beste, pilaketak saihesteko. Kalearen behin-behineko peatonalizazioa aztertu daitekeen aukera da.

18.    

Kale garbiketa protokoloa diseinatzeari lehentasuna ematea. Azken egunetan herritarrok kalera irteteko aukera dugu, espazio publikoak gero eta gehiago erabiltzen dira hortaz. Horrenbestez, espazio publikoen  garbiketa eta desinfekzio sakona maiztasun handiagoz egitea. Horretarako, kaleen garbiketarako adituekin protokolo bat diseinatzea proposatzen dugu.

19.   

Adineko pertsonentzako gune egoki eta seguruak bermatzea.

20.   

 GARBIKETA BEREZIAK:

Plangintza/egutegi bat koordinatu garbiketa bereziak aurrera eramateko, kalean zein eraikin publikoetan:

  1. Labezomorroak
  2. Arratoiak

21.

Gaixotasunaren kutsadura ekiditeko parkeetako zakarrontzi txikien garbiketaren maiztasuna handitu (gezurra dirudi, baina konfinatuta egon arren leku askotan hondakinez gainezka daude).

Desinfekzio neurriak.

22.

Herriko udal lokal guztiak gel desinfektantez hornitu.

23.

Lokal guztiak (elkarteenak, udaletxea bera, liburutegia, Goñi Portal…) ozono makinaz hornitu.

24.

Udaletxeak bi desinfekzio-tunel eskuratzea, bat udaleko sarreran bertan izateko eta bestea herrian sortu daitezkeen ekitaldi txikietan izateko. Tresna honekin, udalera sartzen direnak desinfektatzeko aukera izateaz gain, sartzen denaren tenperatu neurtzeko aukera egongo litzateke.

25.

ESKOLA ETA HAURRESKOLAREN GARBIKETA (66/2020 eskaera)

- Desinfekzio bereziak, egoeraren arabera

- Hiru hilean behingo, sei hilean behingo eta urteko garbiketak programatzea, arreta berezia jarriz kristalak barrutik eta kanpotik garbitzeko, gortina guztiak garbitzeko eta zoruak distirarazteko.

- Erregistro formaleko ziurtagiri bat sortzea, lan horiek kontratuan jasotakoaren arabera egiten direla jasoko duena.Gure eskaera kontuan hartuko duzuelakoan, zuen erantzunaren zain geratzen gara.

26.

Elkarteen lokalentzako ozono makina erosi.

27.

Komertzioentzako eta tabernentzako Ozono makinak erosteko aukera aztertu.

Elkarteen jarduera hauspotu!

28.   

Lehenbailehen herriko elkarte/klub bakoitzarekin bilerak egitea, bakoitzaren egoeraren diagnostiko zehatza egiteko eta dituzten arazoak modu eraginkorrean konpontzeko: arlo ekonomikoa, lokalen egorera (lagapenak, konponketak…)

29.

Udako jaiak bertan-behera geratu ezkero, txosna antolatu ezin izango duten elkarteei ez-ohiko diru-laguntza eskaini honek sortu diezeikeen kalte ekonomikoak leuntzeko.

30.

2020ari dagozkion diru-laguntzen kudeaketa, etorkizunean handitu daitezkeen ala ez kontuan hartu gabe

31.   

Aurten lokalen lagapen berriztu behar zuten elkarteekin luzamendua adostea eta ondoren osoko bilkuratik pasa ondoren gauzatzea.

Biolentzia matxistaren aurrean

32.   

Komertzio guztietan “maskarilla-19” eskatzeko aukera zabaltzea, komertziante/ostalariak abisatuz, dendetan kartelak jarriz eta PTBren bidez zerbitzu honen berri emanez.

Bazterketa soziala

33.   

Etxeko langileentzako osagarri subsidiarioa.

34.   

Prestaziorik gabeko kontziliazio-baimenetarako laguntzak.

35.   

Aurrekontuetan laguntza sozialei bideratutako partidak %25ean igotzea

36.   

Krisiaren ondorioz bazterketa sozialean erortzear dauden (edo jada dauden) pertsonen gastu finkoei (alokairua, argia, gasa…) aurre egiteko diru-laguntzen partida zabaltzea.

37.    

Etxeko gastuak finantzatzen dituzten eta aldi berean, gremioak mobilizatzen dituzten laguntzak: alokairuko parke publikoan sartzen diren etxebizitza hutsak berritzea; etxeen eraginkortasun energetikoa; fatxadetako ITak hirigune historikoan; gazteen emantzipaziorako laguntzak.

Zergen egokitzapena

38.   

IBIaren, uraren eta estolderiaren zergak ordaintzeko epealdiak zabalagoa eta malguagoa izatea.

39.   

Autorean zerga domiziliatuta zuten pertsonei ordainketa atzera botatzeko erraztasunak ematea.

40.   

Nahitaezko diru-bilketaren eta enbargoen prozedurak geldiaraztea, oraingoz, eta gutxienez, ekainaren 30era arte.

41.

Kontuan hartzeko beste tasa batzuk:

  1. Padel pista.
  2. Surf enpresak.
  3. Izozkien saltokiak.
  4. Azurtegiondoko aparkalekua: aparkaleku-plaza izanda langabezian, ERTn eta abarretan geratu diren pertsonei administrazio-emakidak luzatzeko aukera aztertzea.

42.    

Indar politikoen arteko akordioa, Plentziako Gizartea Suspertzeko eta Ekonomia Suspertzeko Udal Plana egiteko.

- Adostutako udal aurrekontu berria

- 2020an zehar politikarien dietetara bideratutako diru guztia herriko ostalari, komertzio, elkarte, eragile, norbanakoei etorritako diru-laguntzetara bideratzea.

Jaiak

43.   

Jaiak bertan behera geldituz gero: kontratatutako ikuskizunak hurrengo urtean egiteko konpromisoa hartu.

44. 

Ikuskizun batzuk online programazioan txertatzeko aukera aztertu.

Udalaren lokaletan segurtasun neurriak handitu.

45.   

Ahal dela, langileak telelanean mantenduko dira.

46.   

Udalaren lokal bakoitzeko gehienezko edukiera zehaztea eta zorroztasunez mantentzea.

Osasuna

47.

Bizkaiko Psikologia Elkargoarekin batera zaintza psikologiko berezia bultzatu, PSIKOBIZI programaren bidez

48.

Hurrengo helburuak izango dituen Plentzaiko Anbulatorioarekin Lan-mahaia sortzea:

1. Bi erakundeen arteko harreman zuzena eta arina hastea.

2. Lan estrategia bateratua ezartzea.

3. Lehen mailako arretako zerbitzuak hobetzen laguntzea, bertatik egiten diren aldarrikapenak babestuz.

49.

EISE (Gizartean eta Hezkuntzan Esku Hartzeko Zerbitzuak) programa hainbat bitartekoren bidez zabaltzea, gure bizilagunek, behar izanez gero, horretara jo ahal izan dezaten.