AKTUALITATEA


| 2020-06-08 09:26:00

Maiatzaren 29,30 eta 31ko asteburuan Gorlizen eta Plentzian gertatutakoaren ondoren, EH Bildu Gorlizek eta EH Bildu Plentziak honako hau adierazi nahi dugu:

  • Konfinamendu-hilabeteen ondoren, bi herrietan bizi izan diren egoerak oso urrun daude guztiontzako ingurune segurua sortzetik,  segurtasun-neurriak betetzea ezinezkoa eginez.
  • Bi alkateek hartu zituzten neurriak inolako adostasunik gabe hartu ziren, nahiz eta gure taldeak beti agertu diren laguntzeko prest. Bandoetan agertutako neurriak  ez ziren nahikoak izan eta ostiraleko azken orduan argitaratu zirenez, nahasmena areagotu zituzten.

Hori dela eta, alkatetzei eskatzen diegu erreklama diezaietela erakunde eskudunei, Eusko Jaurlaritzari, Diputazioari, Kostaldeei, Metro Bilbaori, Bizkaibusi, bitarteko gehiago jartzea eta inplikatzea argitaratutako araudien kontrolean eta beren eskumeneko guneetan, mugikortasuna mugatzeko aukerak aztertuz.

Era berean, bi herrien eta gainerako talde politikoen artean neurri bateratuak adostu dezatela, antzeko gertaerarik berriro gerta ez daitezen.

Azkenik, Gorliztarrak eta Plentziarrak zorionak nahi ditugu, bizi izandako egoeraren aurrean erakutsi duten heldutasun eta erantzukizunagatik.