AKTUALITATEA


| 2022-05-10 16:23:00

2011. urteaz geroztik hiru udal-hauteskunde izan dira, eta horietan David izan da koalizioaren alkategaia; beraz, agintaldia amaitzen denean 12 urte beteko ditu Udalean.

David Cresteloren ustetan “12 urte ondoren, ziklo bat amaitzeko unea da. Erabaki pertsonala da eta azpimarratu nahi dut EH Bildun lanean jarraituko dudala, militatzeko modu asko daude ,baina amaitu egin da nire ibilbidea politikaren lehen lerroan, beraz ez naiz berriz udal ordezkaritzako zereginetan arituko”.

Orain publiko egiteak gure auzokideekiko zintzotasun- eta gardentasun-arrazoiei baino ez die erantzuten: asko dira etengabe hautagaitza errepikatzeko aukerei buruz galdetzen digutenak, eta, hori horrela izango ez dela jakinda, uste dugu garaia iritsi dela aspalditik genekien erabaki hau publiko egiteko. Abenduan EH Bilduren herri bilerara gerturatutakoei erabakiaren berri adierazi genien ere.

Erabaki honen ostean EHBILDUko hurrengo zerrendaburua ezagutzeko interesa areagotuko delakoan gaude. Eta gai horri ezin diogu erantzun oraindik ez gaudelako hautapen-fase horretan, barne araudiak markatzen duen moduan; beraz, gaur egun, argi eta garbi esan dezakegun gauza bakarra da legegintzaldia amaitzeko urtebete geratzen zaigula, eta gure auzotarren alde lan eginez aprobetxatzea espero dugula.

Azkenik, EH Bildutik eskertu nahi dugu David Crestelok 12 urtez jarraian udal-hauteskundeetan proiektu politikoaren buru izateko erakutsitako prestutasuna. Beste herri bat beste modu batean eraiki daitekeela erakutsi dugu urte guzti hauetan eta horretan arituko gara aurrerantzean, Plentziako herrian bide berriak irekiz.