Pasaia

Euskararen Nazioarteko Eguna: Pasaiako EH Bilduren adierazpen instituzionala

Pasaiako EH Bilduko kideok euskara gure lehentasunezko hizkuntza gisa erabiltzen jarraituko dugu. Euskarak egiten gaitu herri.

Euskara,Euskararen Eguna | 2019-12-03 09:00:00

Aurten 60 urte betetzen dira Eusko Ikaskuntzak, 1949. urtean, Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzea erabaki zuenetik. Hirurogei urte igaro diren arren, oraindik orain, Euskal Herriko hizkuntza berreskuratzeko premia larriak bere horretan dirau.

Egia da euskaltzale eta ekintzaile askoren ahaleginak ez direla alferrikakoak izan, eta euskara orain dela 50 urte baino hobeto dagoela, askoz hobeto, baina ez aski.

Horrez gain, egia da azken urteotan lortu dugula Euskal Herriko lurralde guztietan aurrera urrats esanguratsuak egitea ere. Egun, inoiz ez bezala, euskaldunok berariazko erakundeak dauzkagula Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, alde batetik; Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, bestetik; eta Nafarroa Garaian, azkenik. Baina ez daukagu hizkuntza politika bateraturik. Eta gaur gaurkoz, asko egin dezakegu hainbat eremutatik hasita.

Azken urte honetan, ekinbide ugari aurkeztu ditugu erakundeetan, besteren artean, euskara ikasteko doakotasunarekin lotutakoa. Kontseiluak aurkeztu berri digun udal garapenerako protokoloa ere eskutan dugu eta garatzen joatea egokituko zaigu.

Horregatik, EH Bilduk konpromiso irmoa hartua dauka euskaldunon hizkuntza eskubideak osotasunean garatuak izan daitezen.

A25. Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Eraso matxisten aurrean, zero tolerantzia.

Emakumea | 2019-11-25 10:00:00

Azaroaren 25a “Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna” dela-eta, Pasaiako EH Bilduko kideok, gure egiten dugu gure lurralde, herrialde eta herriak, indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitzeko ardura. Eta lehentasunezko konpromiso politikoa berresten dugu indarkeria mota horren adierazpen guztien kontrako borrokan, egiturazko jatorriaren eta betikotzen duen normalizazioan eraginez, orden sozial patriarkala ezinbestez aldatzeko eta, emakumeak libre biziko diren justizian eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eta emakumeen eta gizonen arteko harreman ereduak errealitate bihurtzeko xedez.

Urtea hasi denetik 4 emakume erail dituzte.

Euskal Herrian, estatistikak aspalditik ari dira agerian uzten indarkeria matxistak gora egiten jarraitzen duela: urtea hasi denetik 4 emakume erail dituzte. Hala ere, ezin dugu ahaztu indarkeria honen adierazpen gehienek, egunero gertatzen direnak, normalizatuak eta inbisibilizatuak jarraitzen dutela.

Nola hedabideak, publizitatea, telebista, hezkuntza eredua, emakumeen errepresentazio justuaren falta eremu guztietan edo euren presentzia genero estereotipo eta rol diskriminatzaileak bultzatuz, hala sinesmenak, praktikak eta jarrerak, besteak beste, injustua den eta emakumeak gutxiesten dituen orden sozialaren parte dira. Orden hori soziala, kulturala, ekonomikoa eta sinbolikoa da, bizitzaren arlo guztiak blaitzen ditu, publikoak nahiz pribatuak, eta, emakumeak genero mandatu patriarkalapean izateko asmoz, indarkeria matxistaren adierazpen guztiak erabiltzen ditu.

Indarkeria matxista legitimatzen duen kontu oro ikusarazi behar dugu.

Erailketa matxistek gero eta arreta mediatiko gehiago erakartzen duten heinean, (gehienetan emakumeak berbiktimizatzeko edo erantzukizuna emakumeengan uzteko errelatoekin), jendarteak irmoki gaitzesten ditu. Gure ardurak, ordea, haratago joan behar du: indarkeria mota latz hauek legitimatzen eta errazten dituzten indarkeria matxistak, mezu eta adierazpen desberdinen bidez egindakoak guztiak, ikusarazi behar baititugu: jendartean onarpen zabala dutenak eta normalizatuak mantentzen direnak, emakumeek egunero jasaten dituztenak, eta hala izan ez arren intentsitate baxu gisako identifikatzen direnak. Besteak beste, musika munduko hainbat letra zein jarrerek, filme zein bideojokoetako rolek edo hedabideek transmititzen duten indarkeria sinbolikoaz ari gara, emakumeen bizitzak eta gorputzak kontrolatzeko saiakerak, eremu guztietan femeninotzat jotzen denaren gutxiespenenaren bidez gauzatzen den indarkeria psikologikoaz edo soldata txarretan edo lan baldintza prekarioetan antzeman dezakegun indarkeria ekonomikoaz ari gara.

Aurten, mugimendu feministaren beste mugarri batean, milaka emakumek hartu dituzte Euskal Herriko kaleak, aski dela ozen esateko; milaka emakumek planto egin dute emakumerik gabe mundua gelditzen dela bisibilizatzeko; eta beste horrenbestek aldarrikatu dute sistema judiziala patriarkala dela eta emakumeak babestu beharrean ardura haien bizkar uzten ari dela esan dutenak, erasotzaileak justifikatuz.

Ez da nahikoa indarkeria-adierazpen jakin batzuk aipatu eta salatzea

Feminismoak erakutsi digu errealitate bat aipatzeak ikusgai bihurtzen duela: indarkeria, bere adiera guztietan, gizonen eta emakumeen arteko egiturazko ezberdintasunak mantentzeko tresna nagusietako bat den heinean, ikusezin bihurtu da eta alderdi pertsonalei garrantzi handiegia ematen zaie, eta ikusarazi nahi digute indarkeriazko gertakariak arrazoi pertsonalen ondorio direla eta ez arrazoi sozialen ondorio. Ez da nahikoa indarkeria-adierazpen jakin batzuk aipatu eta salatzea, horrelako gertakari latz bat gertatzen den bakoitzean; gertakaria eragin duten arrazoietara jo behar da, sustraira jo behar da, eta hori egitera, erakundeon ardura ere bada.

Zeharkako esku hartze integralak eta iraunkorrak abian jarri behar ditugu: berbiktimizazioa baztertuta, emakumeak subjektu aktibo gisa hartuko dituzten esku hartzeak; errudun bilakatuko ez dituen esku hartzeak eta, ahots propioa, eragile aktibo diren neurrian, aitortuko dizkieten esku hartzeak. Horretaz gain, bermatu behar ditugu genero ikuspegi ahalduntzailea barnebiltzen duen artatze sistema eta erreparazio prozesuak, bai banakoak, bai kolektiboak. Giza eskubideaz ari garen heinean, instituzioen betebeharra da, alegia, mota guztietako indarkeriarik gabeko bizitzak izateko eskubideaz.

Denon erantzukizuna da.

Eta zeregin hori, gure egin behar dugun konpromiso hori, gizartea osatzen dugun eragile guztiok gure egin behar dugu, hala egiten ez badugu, indarkeria matxistari eusten jarraituko dugulako. Denon erantzukizuna delako bakoitzaren eragin-eremutik aurre egitea, indarkeria matxista sortzen, biderkatzen edo normalizatzen duten heinean gure instituzio eta erakunde aldatzea: erakunde publikoak, kultur-eragileak, hedabideak, lan-arloko eragileak eta eragile ekonomikoak, ahaztu gabe banakakook dugun ardura.

Tokiko erakundeak, indarkeria matxista guztien kontra jarduteko eremu egokiak dira: erakundeak, eskolak, aisialdi edo kirol guneak, etab., betiere jendartea osatzen duten kolektibo eta arlo guztien artean burutu beharreko lana da, denok interpelatzen gaituen arazo soziala den heinean.

Horregatik, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun honetan, sendo adierazi nahi dugu Euskal Herria feminista, justu eta ekitatezko baten aldeko aldarrikapena.

ALBISTEAK

2019-2020 ikasturte politikoaren balorazioa

2020-07-23 14:00:00

Pasaiako EH Bilduko zinegotziak San Pedroko Torreatzen (Argazkia: Elena Viñas).

EH Bilduk eskatuta batzorde berezia sortu da San Pedron eta Donibanen ematen ari diren zenbait egoerari irtenbidea emateko

2020-07-18 12:40:00

Torreatzeko trafiko ordenamendua zein Donibanen gertatzen ari diren hainbat egoera jorratuko ditu batzordeak.

Iritzi artikulua: "Erronka handia: merezi dugun herria, elkarren zaintza erdigunean"

2020-07-10 10:25:00

Xabier Alegria Loinazen iritzi artikulua, Pasaiako EH Bilduko zinegotzia.

Ostiral honetan EH Bilduk kanpaina ekitaldia egingo du Pasaian

2020-07-02 13:20:00

EH Bilduren kanpaina ekitaldia Trintxerpen.