AKTUALITATEA


| 2026-10-26 13:00:00

Pasaiako Mahai Politikoak Miren Murua Arrizabalaga proposatu du ezkerreko subiraniston proiektua gidatzeko pertsona egokiena dela uste duelako, duen ibilbideagatik.

Murua sanpedrotarra da eta urteak darama Pasaia hobe baten alde lanean, herrigintzan. Murua egun zinegotzia izateaz gain, barrutiko herri mugimenduaren parte da eta herri ekimen txikietan ez ezik, aldarrikapen nagusietako mobilizazioetan ere ikusi ahal izan dugu. Lanerako prestutasunaren adibidea da 2025ean zinegotzi akta hartu izana eta egungo gobernu kide bilakatzea, San Pedroko alkateorde ardura ere hartuta.

Oso ongi ezagutzen du Muruak herria eta ongi konektatzen du bertako eragileekin. Eta hori ezinbestekoa da EH Bilduren proiektua gauzatzeko. Halaber, herritarren behar eta kezkei hobekien erantzuteko proiektua EH Bildurena da, azkeneko urteetako hauteskunde eta inkestetan gipuzkoarren gehiengoak adierazten duen gisan. Eta urteotan erakutsi duen konpromisoagatik proiektu hori Pasaian gidatzeko pertsona egokia Murua da, Mahai Politikoaren iritziz.

Pasaiako EH Bilduren Mahai Politikoak proposamen honen berri militantziari aurreratu zion berriki egindako batzar batean. Proposamena, ordea, urtarrilean ofizialduko da, une horretan zerrendaburua aukeratzeko abiaraziko den barne prozesuan. Bien bitartean, hitzordu elektoral horretara begira, ardatz programatikoa jorratzen jardungo da antolakunde politiko honek.