Nafarroa

Bakartxo Ruiz Lekunberrin: “Maiatzaren 26ra begira aukera bakarra dugu gogoan: benetako Aldaketaren aldeko aukera”

| 2019-05-17 21:00:00

Bakartxo Ruiz: "Berdintasun politika soiletatik politika feministetara pasa behar dugu"

| 2019-05-17 15:00:00

Helburu nagusia bada heldu den legegintzaldirako, lehentasunezko gobernu erronka bezala, berdintasun politika soiletatik politika feministetara pasatzea. Politika guztietan politika feministak ezartzeko beharra dagoelako. Momentu honetan desberdintasun sozialak are handiagoak direnean, hausnarketa sakona eskatzen du politika publiko guztietan: nolako diru sarreren banaketa egiten den, nolako hezkuntza eredua ezartzen den, nolako enplegu politikak egiten ditugun; azken finean, benetan sustatzen al dugun berdintasun erreala ahalbidetuko duten politikak.

Legegintzaldi honetan balioan jartzen ditugu arauzko esparruan eman diren urratsak, hala nola LGTBI pertsonen berdintasuna bermatzeko legea, emakumeen gizonen arteko Berdintasun Legea, emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko legearen ekintza plana zehatza modu partehartzailean onartu da, osasun eta ugalketa eskubidea arautzen duen dekretua onartu da eta Skolaeren ezarpena.

Orain jauzi kualitatiboa eman behar da eta EH Bilduk erabateko konpromisoa du hori egiteko. Politika feminista transbertsalak egin behar dira eremu guztietan, desberditasunak errotik aztertu eta errotik horien kontra jotzeko eta gainditzeko bideak emanen dizkigutenak.
Lehentasunezko eremuak:

-Baliabide nahikotasuna
-INAI sendotu: ekintza positiboak bai eta politika transbertsalak egiteko. Aurrekontu orokarraren gutxienez %1a bideratzea. Aurrekontu politikan aldaketak egiteko beharra, benetan genero ikuspegitik ezartzeko lehentasunak argi zehaztu behar dira.
-Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Legea garatzea, ekintza plan anbizioso baten bidez, modu partehartzailean eginez.

Anbizio handiagoko hizkuntz politikak behar ditugu euskararen normalizaziorako

| 2019-05-16 15:54:00

Euskara Nafarroako berezko hizkuntza da; hortaz, nafar guztiok dugu ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea. Eztabaida faltsuetatik haratago, euskara da gutxitua dagoen hizkuntza eta normalizatu beharreko hizkuntza. Euskararen normalizazioa denon mesedetan izango da, kohesio sozialerako funtsezko elementua delako. Hizkuntza politikaren oinarrian, berdinatasuna, justizia soziala eta herritar guztion eskubideen bermea egon beharko luke; hau da, hizkuntz politikak herritarrak hartu behar ditu erdigunean. Legegintzaldi honetan, Nafarroako Gobernuak urrats motelak egin ditu eta heldu den legegintzaldirako anbizio handiagoz eta borondate politiko irmoagoz jokatzeko aukera eta betebeharra dugu. Hizkuntza politiko berria behar du Nafarroak bai eta euskarak ere.

  • Legedia berria
  • Politikak zeharlerrotasunez aplikatzeko beharra
  • Baliabide nahikotasuna

Bakartxo Ruiz: "EH Bildu prest dago Aldaketaren lidergoa hartzeko"

| 2019-05-15 23:00:00

Bakartxo Ruiz Lizarrako ekitaldian: "EH Bildu prest dago maiatzaren 26an erronkari heltzeko. Prest dago Aldaketaren lidergoa hartzeko. Hainbat udaletan erakutsi dugulako gure gobernu eredua zein den: aldaketaren indar guztiei ateak ireki, herritarrekin batera".

Koldo Leoz: "Oraindik ere bide luzea dugu, baina aurrera egiten jarraituko dugu. Queremos seguir avanzando en igualdad, en convivencia, sin represión y respetando los derechos de todas las personas"

Bakartxo Ruiz "Aniztasun kulturala kudeatzeko eredu demokratikoa, transbertsala eta integralaren aldeko apustua egiten dugu"

| 2019-05-15 13:51:00

EH Bildun kezkatuta gaude azken urteotan zabaltzen ari den kutsu autoritario, xenofobo, arrazista eta pertsona migranteak edota beste jatorri kulturala duten pertsonak bigarren mailako pertsona bezala hartzen dituzten kutsuak ikusten ditugulako. EH Bildun argi dugu nafar jendartea anitza dela eta aniztasun horrek aberasten gaituela. Hori dela eta, aniztasun kulturala kudeatzeko eredu demokratiko, transbertsal eta integraren aldeko apustua egiten dutu, Nafarroako gizarte osoa kontuan hartzen duen eredua eta eredu asistentzialistak gainditzen dituena.

-Aniztasun kulturala kudeatzeko atal berezia sortzea.
-Bizikidetza programak martxan jartzeko toki entitateendako diru-laguntzak.
-Nafarroako pertsona guztien eskubideak bermatzea.