Nafarroa

Bakartxo Ruiz Atarrabian: “Aldaketak denbora gehiago behar du, 4 urte ez dira nahikoa 40 urtetako politika baztertzaileei buelta emateko”

| 2019-05-20 23:00:00

Berezko pentsio sistema publiko baten aldeko apustu irmoa egiten du EH Bilduk

| 2019-05-20 15:00:00

Pentsio duinak izatea eskubide bat da, urte luzez borrokaren ondoren lortutakoa. Ezinbesteko elementua da pertsonen duintasuna eta aitortza soziala bermatzeko bai eta pobreziaren prebentziorako ere ezinbestekoa da.

Pentsio sistema publikoa defendatzen dugu, eta horrek eskatzen du finantziazio sistemari buruzko eztabaida, hau da, aurrekontuek ere finantziazio horretan parte hartu behar dute.

Eskumenari dagokionez, eskumenak ez ditugun bitartean, osagarritze lana egin behar dugu. Era berean, Nafarroak badu erantzukizun soziala eta politikoa, bereziki pentsio baxuenak osagarritzeko. Legegintzaldi honetan urrats bat eman da, baina agerikoa da oraindik ere ez dela nahikoa. Hartara, guk hartzen dugun konpromisoa da datorren legegintzaldian pentsioen errealitatearen azterketa xehea egin eta plan progresibo bat ezartzeko, 1.080 euroko gutxiengo pentsioak ezarri arte.

Horrekin batera, sistema propioaren alde urratsak egin behar ditugu, Nafarroan pentsioen inguruko erabakiak hartzeko gaitasuna izan dezagun.

Bakartxo Ruiz Tafallan: “Erregimenak bere burua berrasmatzeko formulak ditu beti”

| 2019-05-20 13:03:00

Bakartxo Ruiz: "Kalitatezko eskola publiko, inklusibo eta burujabea defendatzen dugu, hezkidetzan oinarritutakoa eta hizkuntzen trataera integratzailea egiten duena"

| 2019-05-19 19:07:00
  • Murrizketak iraultzeko baliabideak.
  • Berezko hezkuntza sistema.
  • Hizkuntzen trataera integratzailea.

Bakartxo Ruiz Anaitasunan: "Geldiezinak gara. Makurtuta nahi gaituzte, baina zutik gaude!"

| 2019-05-18 23:00:00

Geldiezinak gara. Eta harro gaude. Zuek guztiok, Nafarroa osoa zeharkatzen ari den olatu erraldoiaren parte zarete. Makurtuta nahi gaituzte, baina gu zutik gaude! Auzolan erraldoi honetan etsitu gabe jarraituko dugu. Atsedenik gabe. EH Bildurentzako azken botoa ere hautesontzietan ikusi arte. Datorren igandean, EH BILDU, irabaztera, Nafarroa duin eta demokratikoa irabaztera!