AKTUALITATEA


| 2026-10-06 10:54:00

2025eko maiatzean merkatu tentsionatutako zonalde izendatuak izan ziren EH Bilduk gobertatutako bederatzi nafar udalak etxebizitza eskubidea eta kontrolik gabeko merkatuaren esku-hartzea defendatzeko agertuko dira berriki ireki den kasusa judizialean. Hori da astearte honetan Iruñean egindako prentsaurrekoan iragarri dutena babes-neurriak dituzten herri haun bozeramaile izan diren Joseba Asiron eta Marta Diez, Iruñeko eta Antsoaingo alkateak hurrenez urren.

Horrela, EH Bilduk gobernatzen dituen udalerriek Nafarroako Sustatzaileen Elkarteak, bere interes ekonomikoek bultzatuta, Merkatu Tentsionatutako Zonaldeen (MTZ) deklarazioaren aurka jarritako helegiteari erantzun diote; Nafarroako 21 udalerritan egin zuen foru gobernuak. EH Bildutik argi utzi nahi dugu ez gaudela prest etxebizitza eskubidearen defentsan atzerapauso bakar bat emateko. Hori dela eta, gobernatzen dugun udalerrietan, horietako 9 MTZ izendatuak, auzian pertsonatuko dira; koalizio soberanista oposizioan dagoen gainerako herrietan, berriz, udal Gobernuei eskatuko diegu gauza bera egin dezatela.

Etxebizitza eskuratzea benetako larrialdi soziala bihurtu da eta aspalditik nafarren kezken artean lehen postuetan dago. Etxebizitza merkatuaren logika espekulatiboaren menpe geratu den tokietan, prezioak, bai erosketakoak bai alokairukoak, gehiengo sozialaren soldaten eta ahalmen ekonomikoaren oso gainetik hazi dira.

“Esku-hartze publikoko tresna bat da, neurri gabeko espekulazioa bultzatzen duen merkatu batean eragiteko eta herritarrek etxebizitza duin eta eskuragarri bat izateko duten eskubidea babesteko aukera ematen duena”, adierazi du Marta Diezek, Antsaingo alkateak. Horrelako arazo baten aurrean, merkatuan esku hartzeko eta espekulazioari mugak jartzeko gai diren politika publikoak behar dira.

Bi alkateek adierazi dutenez, prezioak kontrolatzeko martxan jarritako neurriak fruituak ematen ari dira: %5eko jaitsierak izan dira aplikatu den lehen urtean. Etxebizitzetarako merkatu tentsionatuko eremuen deklarazioa da, gaur egun, hori egiteko tresna nagusietako bat. Esku-hartze publikoko tresna bat da, aukera ematen duena merkatu handi batean jarduteko eta herritarrek etxebizitza duin eta eskuragarria izateko duten eskubidea babesteko. “Etxebizitzaren merkatuak porrot egin du, politika publikoak egiteko garaia da”, horrela itxi du adierazpena Iruñeko alkateak, Joseba Asironek.