Urtebete da Hirigintza Batzordean mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekua eskailera batzuen ondoan jartzearen zentzugabekeria adierazi genuela (erabiltzaileek hondartzatik datorren errepideraino atera behar izaten dute kiroldegira sartu ahal izateko).
Kasuan kasuko batzordean egiten ari den obraren berri eman ez diguten arren, egiaztatu ahal izan dugu (ikusi argazkia) nola jaso dugun gure proposamena dagoen arazoari (behin betikoa izatea espero dugu) irtenbide bat emateko.
Bere garaian arazoa helarazi ziguten pertsonei esker, eta oraindik egiteko asko dagoela kontuan hartuta, gaur egun esan dezakegu Kiroldegia pixka bat eskuragarriagoa dela.
Mila esker ??