Eh Bilduk aspaldi eskatu zuen osoko bilkurak bideoan grabatzea. Neurri erraza da, gardentasun-minimo batzuk ezartzen dituena, beharrezkoak direnak baina nahikoak ez direnak. Eh Bilduk aurrerapen hori lortu izanaz pozten bagara ere, honako hau eskatzen jarraituko dugu:
Osoko bilkurak arratsaldez izatea, auzotarren parte-hartzea bultzatzeko.
Auzotarren ahotsa, galde-eskeen txandan, aktetan jasotzea.
Eragiten digun gai-zerrendako punturen batean hitz egiteko txanda eskatu ahal izatea.
Udalean edozein proposamen aurkeztu ahal izatea, ondoren osoko bilkuran jorratua izan dadin.