AKTUALITATEA


| 2020-04-18 11:23:00

Proposamen honen helburua Muskizko herritarren interes orokorra babestea da, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan xedatutako alarma-egoeraren eraginpean dauden saltoki txikiei eta autonomoei lagunduz. COVID-19ak Muskizen eragindako krisi ekonomikoaren eragina minimizatzeko eta, behin osasun-alarma amaituta, gure ekonomia lehenbailehen berpizteko.

Ikusita Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bidez proposatutako laguntzak ez direla nahikoak, eta gure denda txikietatik oso gutxik diru laguntzak eskuratu ahal izan dituztela, hau eskatzen dugu.

 

Muskizko Udalak zuzeneko diru-laguntzen deialdi bat sustatzea negozioak itxi behar izan dituzten edo diru-sarrerak nabarmen murriztu dituzten saltoki txikientzat eta autonomoentzat.

 

Diru-laguntza horiek Muskizen denda txikiak dituzten autonomoentzat izango lirateke, edo autonomoak izanik Muskizen bizi direnentzat, nahiz eta denda edo negozioa beste herri batean egon. Eska daitekeen baldintza bakarra da egiaztatzea zure negozioak edo saltokiak itxi egin behar izan duela, legeak hala aginduta edo erantzukizunagatik, edo, bestela, Coronavirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz diru-sarrerak nabarmen murriztu direla egiaztatzea. Laguntza edo diru-laguntza zuzen horien deialdia egitea guztiz posible da, eta ez dago inolako lege-eragozpenik abian jartzeko, inguruko beste herri batzuetan jada martxan jarri izanak frogatzen duen bezala.

Bideragarritasun ekonomikoa argia da, eta diru-laguntzen deialdi honi aurre egiteko beharrezkoa den zenbatekoa Diruzaintzako soberakinaren kontura finantzatzea proposatzen dugu; izan ere, 2020ko apirilaren 17an 5.000.000 euro baino gehiago dira.

 

Aztertu beharreko gaia premiazkoa denez, ezohiko osoko bilkura deitzea eskatzen dugu, eta bertan planteatutako neurriak onartzea.