Hurrengo maiatzaren 26rako EH Bildu Muskizek aurkeztuko duen eta Asier Iza Ule alkategaitzat duen 16 pertsonetako zerrenda luzatzen dizugu. Aire berriak daukan talde berritua dugu legegintzaldi honetara aurkezten duguna, aurpegi berriak, gazte zein helduak batzen dituena. Auzokide ezberdinek osatzen dute gure taldea, herriko eragile sozial ezberdinetatik eratorritakoak. Zalantzarik gabe ilusioz beteriko esperientziaz beteriko taldea dugu aurrean. Hurrengo egunetan zehar banan banan eta zehaztasun handiagoz, zerrendakide guztiak aurkeztuko dizkizuegu, ezagutu ditzazun.
Alor kulturalean, sozialean zein ekonomikoan Muskiz herri indartsua bilakatzea dugu helburu, urbanistikoki kohesionatuta, ingurugiroaz eta osasunaz kezkatuta. Kritiko eta sortzaile, gure aniztasunak aberasten gaituenaren jabe izanda herri feminista bat sortzera goaz.
Helburu hauek lortzeko udaletxea herrira zabalduko dugu, politika parte hartzaileagoa, gardenagoa eta askeagoa eginez. Herritarrak ahaldunduko dituen eredu baten alde gaude eta ahalduntzea soilik posible bilakatzen da parte hartze askea dagoenean. Egungo eredu politikoa errefusatzen dugu, jakinda ordezkaritza ereduak ez duela herritarron duintasuna bermatzen.
Hemendik eta hauteskundeak izan arte dauzkagun proposamenak luzatuko dizkizugu. Batzuk ezagunak dituzun arren egungo gobernu taldeak atzera botata ezin izan ditugu aurrera eraman. Hauekin batera bilera ezberdinetatik ateratako herritarron parte hartzetik jasotako proposamen berriak dauzkagu.
"Onartu cookie guztiak" aukeratzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dizugu eta webgunearen erabilera aztertzeko. "Egokitu zure hobespenak" sakatuta, zein cookie-k baimendu aukeratu dezakezu. Gure webgunearen funtzionamendu egokirako funtsezko cookieak baino ez dira beharrezkoak eta ezin dira ukatu
Cookie ezarpenak
Gure webguneak lau cookie mota gordetzen ditu. Edonoiz aukeratu dezakezu zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ukatu. Gehiago irakurri dezakezu zer diren cookieak eta zer motatako cookieak gordetzen ditugun gure Cookie Politikan.
arrazoi teknikoengatik beharrezkoak dira. Horiek gabe, baliteke webgune honek behar bezala ez funtzionatzea.
beharrezkoak dira webguneko funtzionaltasun zehatzetarako. Horiek gabe, baliteke eginbide batzuk desgaituta egotea.
webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitariaren esperientzia hobetzeko aukera ematen digu.
baimendu zure esperientzia pertsonalizatzeko eta eduki eta eskaintza garrantzitsuak bidaltzeko, webgune honetan eta beste webgune batzuetan.