AKTUALITATEA


| 2019-12-29 12:03:00

Duela zenbait urtetik hona, posta-zerbitzua modu irregularrean eta akastunean ematen da, honela:

  1. Bulegoa ez da larunbatean irekitzen.

  2. Jakinarazpenak ez dira beti epearen barruan jasotzen; hartzailea ez dagoenez helbidean, askotan, ez dira jasotzen ezarritako abisu guztiak.

  3. Udan, Santelices eta La Rigada bezalako lekuetan, ez da posta jasotzen egunero. Abuztuan Rigadan izan zen kasua bezalako muturretara iritsiz, hilabete osoan ez baitzuten zerbitzu hori jaso.

Irregulartasun horien ondorioz, batzuetan, Lanbideren, epaitegien eta Aldundiaren jakinarazpenak, besteak beste, ez dira epearen barruan iristen, horrek dakarren kaltearekin.

Horregatik guztiagatik, eta gure bizilagunen interesaren defentsan, eh Bilduk honako hau eskatzen diogu Muskizko Udalari:

Jar dadila harremanetan goiko instantziekin eta SEPIren mendeko posta-zerbitzuarekin, Muskizko udalerrian zerbitzu publiko horrek funtzionamendu eskasa duela jakinarazteko beharrezkoak diren izapideak hasteko. Hori guztia, aurrez bizilagunentzat deskribatutako kalteak konpondu ahal izateko.