AKTUALITATEA


| 2023-11-13 18:29:00

Elisabet Ciordia Ruiz kidea deklaratzera deitu dute datorren ostegunean, azaroaren 23an, Rodrigo García de Galdiano udaltzainburu ohiak jarritako salaketa dela eta.  

Jaien hasierako ekitaldietan jasandako erasoaren ondoren, agintaritzari aurre egitea egotzi diote gure kideari.

Ezin gara isilik geratu ordezkari hautetsi baten adierazpen askatasunaren aurkako eraso horren aurrean. Denok ikusi ahal izan genuen polizia-buru ohiak neurrigabe jokatu zuela ikurrina erakustea eragozteko, adierazpen-askatasunaren eskubidea argi eta garbi urratuz eta Lizarrako herritarron zati handi bat eta gure sinboloak errespetatzen ez zituela erakutsiz. Horregatik, kalera atera behar dugu.

Hurrengo mobilizazioak antolatu ditugu: batetik, 1977tik orain arte Lizarrako Udalean izan diren alderdi aurrerakoi guztietako zinegotziak deitu ditugu prentsaurreko batera salaketa honekin bat egiteko; bestetik, datorren ostiralean, azaroaren 17an, 20:00etan, Foru plazan gure kideari babesa emateko eta adierazpen askatasunaren alde egingo dugun kontzentraziora joateko deia egiten diegu herritar guztiei.

 

Lizarrako Euskal Herria Bildu

2023/11/13