AKTUALITATEA


| 2023-07-20 15:17:00

Gaur, 2023ko uztailaren 20an, transformadore elektriko bat aldatuko da Pinuetako azpiestazio elektrikoan. Horretarako, garraio berezia beharko da, transformadore horren bolumena (30 TN) kontuan hartuta.

EH Bilduk instalazio honek Pinueta auzoan jarraitzen duela salatu nahi du, populazio-dentsitatea eta guztiek ezagutzen dituzten hirigintza-arazoak ezaugarri dituen auzoan. 2007. urtean, auzokieak manifestazioak egiten eta mobilizatzen hasi ziren, azpiestazio hori lekuz aldatzeko eskatuz. Auzoaren aldarrikapen historikoa da.

15 urte igaro dira, eta uste dugu garaia dela azpiestazioa lurperatzeko edo lekuz aldatzeko, HAPO berriaren idazketa aprobetxatuz  orubearen erabilera birkalifikatzeko eta ordezko erabilera emateko.