EH Bilduk Leioako hezkuntza komunitatea zoriondu nahi du, Leioako Udalak herriko erdigunean Institutua eraikitzeko obra lizentzia eman baitio azkenean Eusko Jaurlaritzari. Proiektuak kudeaketa eraginkorragoa izan zezakeen: bi urte behar izan dira lurrak Eusko Jaurlaritzari lagatzeko, ia urtebete behar izan da obra-lizentzia emateko (eskaera 2022ko uztailean, kontsezioa 2023ko apirilaren amaieran).
Gogoratu nahi dugu EAJk eta PSEk ez zutela Hirigunean Instituturik aurreikusten, Sakoneta osoa Unibertsitatetik gertu dagoen eremura eramanez. Hezkuntza-komunitatearen, eta, bereziki, udalerriko guraso-elkarteen, ekinaldiari esker izan zen, baita EH Bilduk erakundeetan behin eta berriz egindako lanari esker ere, iritzia aldarazi baitzitzaien, eta Institutua hirigunerako bultzatu zuten HAPOren aldaketan sartu baitzen (ez zegoen halakorik hasierako proposamenean).