AKTUALITATEA


| 2024-01-24 19:11:00

Leioa etxebizitza bat alokatzeko herri garestienen artean dago. Leioako 1.500 etxe alokairuan bizi dira; batez beste, 800 €hilean. Egoera horri aurre egiteko EH Bilduk hainbat proposamen aurkeztu ditu. Azken bi mozioak Eusko Jaurlaritzari eskatzeko Leioa eremu tentsionatu izenda dezala alokairu-merkatuan.

Urrian aurkeztutako lehen mozioa, izapidetzeko onartu ez zena, argudiatuz ez zekitela nola izan behar zuen prozedurak. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Sailak arrazoia eman zigun abenduan, eta urtarrilean aurkeztu genuen berriro mozioa. Oraingo honetan ez da tramiterako onartu, alkatetzarako errogua delako eta ez mozioa.

Erabaki larria iruditzen zaigu, ordezkari politikoei eta, kasu honetan, udalerriko bigarren indar politikoari osoko bilkuran beharrezkoak ikusten dituzten gaiak eztabaidatzea eta bozkatzea eragozten diena.

Errogua erabiliko dugu konpromiso publiko bat eskatzeko Leioa eremu tentsionatu izendatzeko alokairu merkatuan. Baina horrek ez du eragozten erabaki horrekin ados ez gaudela adierazteko. Irailetik hona 4 mozio aurkeztu ditugu eta bat bera ere ez da osoko bilkurara iritsi. Demokratikotzat jo ezin daitekeen funtzionamenduaren sintoma da. Saiatzen jarraituko dugu, eta, batez ere, horretan lan egiten. Gure konpromisoa duzue.