Lehenik eta behin, nabarmendu nahi dugu gobernu-taldeak aurrekontu kontinuistak aurkezten dituela, proiektu-defizitarekin, ildo estrategikorik gabe eta udalerrian lehentasunezkotzat direnen alde egiten ez dutenak.
Nabarmendu nahi dugu behera egin dutela gizarte-zerbitzuetara bideratutako baliabideek (-%0,4), baliabide gutxiago bideratuko baitira inbertsioetara (-%3,5), bai eta sustapen ekonomikora eta enplegura ere (-%5,2). Aldiz, nabarmendu nahi dugu berriro ere alkateak eta liberatutako zinegotziek soldata igo dutela ( % 3,5).
EH Bilduk 2,5 milioi eurotik gorako zuzenketa partzialak aurkeztu ditu. Egindako zuzenketen artean, honako hauek nabarmendu eta herritarrekin partekatu nahi ditugu:
Carbonera: Gazteentzako alokairu sozialeko etxebizitzak + Emakumeen Etxea + Lurpeko aparkalekua.
Kurkudi: baso autoktonoa berreskuratzea + egungo eraikinean ingurumen-eskola sortzea.
Gazteentzako partidak: azken ostegunak OndizTorrean (musika emanaldiak, antzerkia, bakarrizketak), gazteentzako ekitaldiak igande arratsaldeetan Sakonetan
Berdintasuna: Seguruak ez diren puntuak kentzea, berdintasun-teknikaria kontratatzea, Emakumea eta Kirola programa
Pinuetako inbertsioak: auzoaren erreforma integrala, aparkaleku publikoa, auzoaren eta Artatza, Betiko eta Gaztelueta ikastetxeen arteko komunikazioak hobetzea. Gaztelubideko pilotalekua estaltzea: Kirol-, kultura- eta gazte-aisialdiko jardueretarako erabilera
Lamiakoko inbertsioak: Lamiakoko antzokia eraberritzea, udal jabetzako Neinorreko etxebizitza berrien etxabeak egokitzea Ludoteka eta erabilera anitzeko aretoa sortzeko, frontoiak konpontzea
Ingurumena eta mugikortasuna: basoberritzea eta jolas naturalizatua Leioandin, bizikletentzako aparkalekuak, planta fotovoltaikoa eta tokiko energia-komunitatea sortzea, udal-eraikinetan eguzki-panelak instalatzea, Leioako gerriko berdea sortzea (Dartsena, Pinosolo, Kurkudi), ibaiak eta errekak berreskuratzea eta mantentzea, birziklatzeko paperontziak, 2023-2028ko tokiko plan bidezikloa, irisgarritasuna hobetzeko piktogramak, Avanzada hilean behin ixtea igandetan jardueterako…
Etxebizitza: Alokabideren bidez udalerriko jenderik gabeko etxeak alokairuan jartzeko kanpaina, Udalaren Etxebizitza Parkea sortzeko bigarren eskuko BOEak erostea
Beste batzuk: Leioako Bertso eskola, Euskara Kirolean, Iturribideko igogailua, SADeko Publifikazio Estudioa, Memoria historikoa, Felipe del Rioren oroitzapena, Txomin Arestiren saskibaloi estalkiaren egokitzapena…
Igoerak planteatzen ditugun partidak: Jai Batzrodeetara bideratutakoak, gehi dirulaguntza nominala Lamiako Maskaradari, euskara eta euskal kultura sustatzera bideratutakoak, gehi gizarte-larrialdietarako eta etxeko laguntzarako, Lejoanbusa hobetzeko zuzkidura handiagoa…
EAJk eta PSEk aurkeztutako aurrekontua hobetzen saiatu gara. Horretarako, elkarteek, auzoek eta, oro har, herritarrek helarazi dizkiguzuen beharrak jaso ditugu. Uste dugu elementu batzuek lehentasunezko finantzaketa behar dutela, eta eskua luzatu diogu gobernu-taldeari, negoziatzeko eta akordiorako prestasun osoz. Espero dugu udaleko bigarren indar politikoaren eskaerak kontuan hartzea.