AKTUALITATEA


| 2022-06-06 21:38:00

EH Bildu Leioak galdetu zion Iban Rodríguez alkateari iazko irailean, Leioako EAJko zinegotzi ohiaren enpresari kontratu txiki bat eman ziolako (lehiaketa beharrik gabe). EAJko zinegotzi ohi honek ustelkeriarekin lotutako delituekin zigortu dute lehen auzialdian, “De Miguel kasuan”. Pasadan hilean enpresa honi beste bi kontratu esleitu zitzaiola ikusi genuen, eta plenoan honen inguruan galdetu genuen. 

Komunikabide batek eman du albistearen berri, eta Udalari kontratu hauei buruz galdetu dionean, Iban Rodriguezen taldeak adierazi du kontratu hauek Perexilari esleituta zeudela, transkripzio akats baten ondorioz. Gobernu Taldeari eta Iban Rodríguez Leioako alkateari gardentasun osoa eskatzen diegu gai honi buruz.

Era berean, aurreko osoko bilkuran esan genuen bezala, kezka handia sortzen digu Perexilaren marka publikoa (Karabansarai produkzioak) Leioako Udalak beste enpresa batzuekin fakturatzen zituen ekitaldien antolatzaile gisa agertzen zela ikusteak.

Gertakari hauei buruzko ikerketa sakona eskatzen dugu. Uste dugu prentsan agertutako informazioa oso larria dela, eta horregatik, kontratu hauek ikertzeko eskatzen dugu, eta irregulartasunen bat egonez gero, erantzukizunak hartu behar direla dagokienari.

EH Bilduk lanean jarraituko du gai hau argitzeko, eta Leioako Udalaren erabateko gardentasuna kontratazioan eta funts publikoen kudeaketa eraginkor eta eredugarria eskatzen jarraituko du.

Berria --> https://www.eldiario.es/euskadi/exconcejal-pnv-condenado-corrupcion-contrata-leioa-traves-empresas-terceros_1_9055484.html