Atzo arratsaldean 130 pertsona baino gehiago kalera atera ziren Leioan emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Leioan gertatutako azkenengo eraso sexista salatu zuen Leioako mugimendu feministak.
Goizean, Leioako Udalak burututako mobilizazioan, mugimendu feministak hitza hartu nahi izan du, eta Leioako Udalak eragotzi nahi izan du, halere egindako adierazpena irakurri dute.