“Jaurlaritzak berandu eta gaizki heldu dio aferari”, kritikatu du Ikoitz Arresek, eta “inposizioaren bidea hartzea” leporatu dio. Hezkuntza sailburuaren eta enpresen agerraldia eskatu du Legebiltzarrean.
Pazis Garciak Osalanen jokaera kritikatu du, “CAFen behar ziren neurriak ez hartzeagatik, nahiz eta enpresa batzordeak langileen osasuna arriskuan zegoela behin baino gehiagotan ohartarazi zion”.
Rebeka Uberak beharrezkotzat jo du azpiegitura hori eraikitzea denborak eta pazienteen lekualdaketak hobetzeko, eta gogorarazi du Gurutzetako eta Arabako unibertsitate ospitaleak haliazalera bana dutela
Abuztuaren 23an haur bat kalte larriak pairatzeko arriskuan egon zen, Gorlizko osasun etxean pediatrarik ez zegoelako. “Kasu honek era gordinean azaleratu ditu Uribe Kostan eta beste eskualde batzuetan Pediatrian dauden gabezia handiak”, adierazi du Rebeka Uberak.